Arriaga Antzokiaren ekoizpen berri hau antzokiko eremu desberdinetan egingo den proposamena da, publikoaren mugikortasunarekin eta hurbiltasunarekin. Hainbat emanaldi eskainiko dira, bai euskaraz, bai gaztelaniaz, ia bi hiletan. Denise Despeyrouxen jatorrizko testua da, Henrik Ibsen norvegiar dramagile handiaren Hedda Gabler drama ospetsuan oinarrituta.
Heddaren drama, askatasunik ez dagoen drama da. Hedda harrapatuta sentitzen da bizitza kaskar batean. Dagoeneko ez du desiorik, eta munduan gauza bat bakarrik egin dezakeela uste du: erabat aspertu. Heddaren eta bere senideen denborak zitalak dira. Energia norberaren gauzetan jartzen da, beraz, ez dago denborarik bestea zintzoki artatzeko.
Ibsenen dramaren pertsonaiak lotu eta menderatzen dituen dinamika psikologikoak euskal inguru eta inguru garaikide batera eraman dira, non unibertsitateko mundu akademikoaren asmo handiak nagusi baitira.
Emanaldiak euskaraz eta gaztelaniaz
Ikuskizun hau Arriaga Antzokiko eremu desberdinetan antzeztuko da
Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria
Taldea
Garai zekenak
Tiempos mezquinos
Denise Despeyrouxen jatorrizko testua, Henrik Ibsenen Hedda Gabler lanean oinarrituz
Zuzendaria: Raúl Cancelo
Euskararako egokitzea: Nerea Lorente
Antzezleak: Miren Gaztañaga, Kepa Errasti, Arantza Goikoetxea, Gabriel Ocina, Aritza Rodríguez, Pako Revueltas.
Ekoizlea: Arriaga Antzokia
Saioak
2018
Azaroa
27. 11:00 eta 19:30etan ( euskera )
28. 11:00 eta 19:30etan ( euskera )
29. 11:00 eta 19:30etan ( euskera )
30. 11:00etan ( euskera )
Abendua
1. 17:00etan ( gaztelania )
4. 19:30etan ( gaztelania )
7. 17:00etan ( gaztelania )
11. 11:00etan ( euskera )
12. 19:30etan ( gaztelania )
13. 19:30etan ( gaztelania )
17. 11:00etan ( euskera )
18. 11:00etan ( euskera )
2019
Urtarrila
12. 17:00etan ( gaztelania )
17. 11:00etan ( euskera )
19. 19:00etan ( gaztelania )
24. 11:00etan ( euskera )
Prezioa
15 eta 20 euro /beherapenak
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70Arriagako Lagunak
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak
Iraupena
Ordu 1 eta 30 minutu