Antzerkia

Francoren bilobari gutuna (Carta a la nieta de Franco)

Iñakik 10 urte ditu eta leuzemia dauka. Joxanek, berriz, 46 urte ditu eta Gerra Zibileko metraila-zatia garunean. Etorkizunik gabeko ospitale batean, iragana eta oraina Miguel eta Cristina sendagileen ametsekin gurutzatzen dira. Itxaro-geletan, inoiz agertzen ez diren pazienteen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan. Eta Carmen Martínez-Bordiú andrea aldizkari arrosetako lehen orrialdeetan agertzen da. “Francoren bilobari gutuna” […]

2016ko azaroaren 17a

Iñakik 10 urte ditu eta leuzemia dauka. Joxanek, berriz, 46 urte ditu eta Gerra Zibileko metraila-zatia garunean. Etorkizunik gabeko ospitale batean, iragana eta oraina Miguel eta Cristina sendagileen ametsekin gurutzatzen dira. Itxaro-geletan, inoiz agertzen ez diren pazienteen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan. Eta Carmen Martínez-Bordiú andrea aldizkari arrosetako lehen orrialdeetan agertzen da.

“Francoren bilobari gutuna” bizirauteko beharrak gaixotuta duen komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da.

Badira urte batzuk Euskal Herriko hiru konpainia, hots, Artedrama (Bizkaia), Le Petit Théâtre de Pain (Lapurdi) eta Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa) bildu zirela “Errautsak” eta “Hamlet” obrak elkarrekin sortzeko. Bategite horrek, inolako zalantzarik gabe, euskal antzerkiari aire berriak ekarri dizkionak, orain euskarazko muntaia dakarkigu; Arriagan gozatu ahal izango dugu euskarazko muntaia horretaz.


Taldea


Zuzendaritza: Ximun Fuchs

Egileak: Unai Iturriaga, Igor Elortza

Antzezlari-zerrenda: Ander Lipus, Patricia Urrutia, Pako Revueltas, Erika Olaizola, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko Redondo

Argiztapen-diseinua: Josep Duhau

Koreografia: Philippe Ducou

Musika: Asier Ituarte

Produkzioa: Artedrama, Le Petit Théàtre de Pain, Dejabu  Panpin Laborategia

TOP