Antzerkia

FILOSOFÍA MUNDANA

Javier Gomá

Publikoa irakurlearen aurretik dago, maitalea pentsalariaren aurretik dagoenez.

2026ko urtarrilaren 23tik 24ra
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.

Mundana filosofia bat da, irakurria izateko liburu batean jasota egon arren ahoz esatean hobetu egiten dena. Mundana filosofiaren arabera, publikoa irakurlearen aurretik dago, maitalea pentsalariaren aurretik dagoenez. Eta soilik zuzeneko publikoak ideiekin jolasten badu, haienganako maitemina sentitzen badu eta aktoreen ahotik esandako pentsamendu sutsu eta biziaren hegaldian galtzen bada, orduantxe soilik beteko du filosofiak bere izateko arrazoia.

Proposamen eszeniko bat egitea, ikus-entzule bakoitzari gonbita luzatuko diona, gauzen gaineko arrazoibide kritikoa zabaltzeko eta, horrela, filosofia bere aurreiritziez gabetuz, urrun uste duguna hurbileko bihurtzeko. Guztiontzako filosofi bat egitea. Proposamen horretan filosofatzeak ereitearen antza du. Ezer eskatu gabe, presarik gabe, itxarotearekin, ikus-entzule bakoitzak, umore eta ironia askorekin, ideien artean berezko bidea aurki dezan, maparik gabe lorategi batean barrena dabilenaren moduan.

Javier Gomáren (eremu hispanoan eraginik handiena duten pentsalari garaikideetako baten) unibertso intelektualean oinarrituta, muntaketa honek esperientzia paregabe bat proposatzen du: Galaxia Gutenberg argitaletxearen Filosofía Mundana liburukian jasotako mikro-saiakera filosofikoen hautaketa bat oholtzara eramatea.


Taldea


Egilea: Javier Gomá Lanzón.
Egokitzapena eta zuzendaritza: Luis Luque.
Antzezleak: Adriana Ozores, Jorge Calvo, (gainerako aktoreak berresteko).
Lankidetza: Covadonga Villamil.
Argiztapenaren diseinua: Olga Rodríguez.
Eszenografiaren diseinua: Monica Boromello.
Jantzien diseinua: Raúl Marina.
Jatorrizko musikaren egilea: Mariano Marín.

Saioak

23/01/2026 19:30
24/01/2026 19:00

Prezioa

14-26€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP