Teatro/Música

FEDERICO GARCÍA

Pep Tosarren ikuskizuna, Lorcaren bizitzan oinarritua

Musika, errezitaldia, dantza eta bideoa, poetaren bizitza beste ikuspegi batetik begiratzeko.

2024ko ekainaren 06a
Sarrerak erosi

Lorca hil eta 126 urte eta egun bat geroago, ikuskizun hau izango dugu Arriaga Antzokian. Honezkero argi dago gutxi geratzen dela eransteko Lorcaren bizitzari eta obrari buruz dakigunari, non eta ez diren haren gorpuzkiak agertzen. Eta, era berean, ikuskizun honetan bildutako lengoaia guztiak ere erabili dira, jada, bereiz: Lorcari abestu eta dantzatu zaio, eszenan interpretatu da, eta dokumental eta film ugari filmatu dira haren bizitzan oinarrituta. Hala ere, bestelako hurbilketa bat proposatzen du ikuskizun honek, eta oinarri du, hain zuzen ere, lengoaia horien guztien batura eta uztarketa. Horretan datza ikuskizun honen berritasuna eta originaltasuna.

Pep Tosarren FEDERICO GARCÍA ikuskizunak pertsonaia protagonistari buruzko begirada ahalik eta poliedrikoena eskaintzen dio ikusleari. Dena bost ahots harmonikoren bidez: gitarra flamenkoa, cantea, dantza, errezitaldia eta bideo dokumentala. Eszenaratze desberdinarekin, poetaren bizitzako pasarterik nabarmenenak zeharkatzen ditu ikuskizunak, eta loturak ezartzen ditu poetaren biografiako zatien eta horietan sortutako obren artean.


Taldea


Gidoia eta zuzendaritza: Pep Tosar.
Aktorea: Pep Tosar.
Gitarra: Rycardo Moreno.
Flamenko-kantaria: Mariola Mermbrives.
Perkusioa: David Domínguez.
Flamenko-dantzaria: José Maldonado.
Errealizadorea: Agustí Torres.
Gidoilaria eta zuzendariaren laguntzailea: Evelyn Arévalo.
Kamera-laguntzailea: Francesc Martorell.
Eszenografia eta jantziak: Pep Tosar, Evelyn Arévalo.
Argi-teknikaria: Sergio Roca Saíz.
Soinu-teknikaria: Jonbi Belategui.
Produkzioa: Oblideu-vos de nosaltres.
Elkarrizketatuak: Vicenta Montesinos García-Lorca, Antonina Rodrigo, Allen Josephs, Juan de Loxa, Mario Hernández, Domingo Ródenas.
Argazkiak: Justin P. Brown.
Banaketa: Mediterránea (Mónica Monferrer).

Saioak

6 – 19:30 h.

Prezioa

11 - 21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP