Antzerkia

Eva contra Eva

Pau Miró

Belaunaldi banatako bi aktore, pertsonaia bakarra antzezteko…

2021ko otsailaren 26tik 28ra

Silvia Munt da zuzendaria eta Ana Belén aktore-taldearen buru. Antzezlana Joseph L. Mankiewiczen All about Eve film klasikoan inspiratu da. Belaunaldi banatako bi aktorek pertsonaia bera interpretatu behar dute. Bizitza eta lanbidea ulertzeko bi moduk talka egingo dute. Aktorerik gazteenak bere burua ezagutarazteko aukeraren alde egingo du borroka. Aktore nagusia, berriz, adinean gora joan arren agertokietatik ez desagertzen ahaleginduko da.

Hala ere, ez dute zertan ezinbestean elkarren etsai izan behar, haien ikuspuntuak osagarriak baitira. Batak bestearengandik ikas dezake; ez dute zertan elkar suntsitu behar. Konturatuko al dira, ala elkar irentsiko ote dute? Bien bitartean, Eva contra Eva laneko bost pertsonaiek antzerkia erabiltzen dute bizitzaz hitz egiteko, eta bizitza antzerkiaz hitz egiteko.


Taldea


Egokitzapena eta dramaturgia: Pau Miró.
Zuzendaritza: Sílvia Munt.
Antzezleak: Ana Belén, Mel Salvatierra, Javier Albalá, Manuel Morón, Ana Goya.
Eszenografia: Enrique Planas.
Argiztapena: David Bofarull.
Jantziak: Nídia Tusal, a partir del diseño original de Miriam Compte.
Jantziak: Jordi Bonet.
Bideoaren sortzailea eta errealizadorea: Daniel Lacasa.
Karakterizazioa: Chema Noci.
Pianista: Jaume Vilaseca.
Bideo-diseinu teknikoa: Martín Elena.
Argazkia: Javier Naval.
Ekoizpena eta banaketa: Bitò.

Saioak

26 - 19:00.28 - 19:00.

Prezioa

12 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

85 min.

TOP