Behin batean ari omen ziren laminak haritz ezpala batzuekin jolasean, harrizko pilotekin, harkaitzezko pareta baten kontra. Marik ezpala horietako bat hartu, barrutik hustu eta eta lau soka josi omen zizkion: soka bat lurrarentzat, marroia, beste bat urarentzat, urdina, beste bat haizearentzat, gardena, eta beste bat suarentzat, gorria. Horrela sortu ei zuen Euskelelea, bere kantuak laguntzeko musika-tresna aproposa, eta gerora munduan zehar zabalduko zena, lekuan lekuko izen eta musikak bereganatuz.
Enrike Solinís-en ideia eta instrumentu originalean oinarriturik, Juan Kruz Igerabideren ipuin eta hitz jolastiekin, Euskal Barrokensembleren doinu eta kantu ederrekin eta Irrimarrak sortutako irudi gozagarriekin gure irudimena airean eramango du Euskeleleak 3 urtetik gorako haur eta familiei eskainitako ipuin musikatu honetan, elkarrekin abestu eta gozatuz.
Ipuina euskaraz.
Taldea
Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Enrike Solinís.
Ipuina: Juan Kruz Igerabide.
Ilustrazioak: Irrimarra.
Argien diseinua: Jabier Ulla.
URRAITZ ETA LASK ABESBATZA
Dantza: Onditz Esnaola eta Jurgi Errandonea.
EUSKAL BARROKENSEMBLE
Ahotsak: Maika Etxekopar, Lore Zeberio, Leire Berasaluze.
Viola da Gamba: Lixsania Fernandez.
Biolin barrokoa eta arrabita: Miren Zeberio.
Txirulak eta ahotsa: Mixel Etxekopar.
Perkusioa: Dani Garay.
Euskelelea: Enrike Solinís.
Saioak
26 - 19:30.
Prezioa
15€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 20eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
75 min.