Euskal Barrokensemble kide-kopuru aldakorra duen musika-taldea da, 2006. urte hasieran sortua. Antzinako musikan, nazioarte-mailan, nabarmentzen diren musikari gazteez osaturik dago; taldearen zuzendaria eta sortzailea Enrike Solinís da; honek antzinako musikan espezializatutako taldeetan, horien artean, Hesperion XXI, Les Concerts des Nations, Concerto Vocale, Le Concert d’Astreé, nazioarte-mailako karrera egin ostean, bere taldea eratzea erabakitzen du taldekideen talentua eta prestakuntza eta bere interpretazioen freskotasuna eta garra konbinatuz.

Taldeak antzinako musikaz, klasikoaz, eta herrikoiaz osaturiko errepertorioa publiko anitzarengana gerturatu nahi du, modu hurbilekoan eta ahalik eta aurreiritzi gehienez gabetuan.

Euskel Antiqua taldeak –antzinako deitzeko moduari aipu egiten dion izenburua, Juan Pérez de Lazarragaren XVI. mendeko eskuizkribuan agertzen den gisan– Euskal Herri kosmopolitaren, une bakoitzean, Donejakue Bidearen eraginez, modan zeuden europar korronte nagusietara irekiaren, tradizioa aldarrikatzen du.


Taldea


Euskel Antiqu: Euskal Herriko musika-legatua

Enrike Solinís

Euskal Barrokensemble

TOP