EUSKAL HERRIKO ORKESTRA BARROKOA
Europa musikal barrokoan nagusi izan zen musika-forma bat izango du kontzertuak ardatz: maskarada.
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.
Euskal Herriko Orkestra Barrokoaren (EHOBren) aurkezpen-proiektuak, Enrike Solinísen musika-zuzendaritzapean, Europa musikal barrokoan nagusi izan zen musika-forma du leitmotiv: maskarada. Garai hartako humanistarik, poetarik eta artistarik nabarmenenek maskaradak egiteari ekin zioten beren sortze-ahalmen guztiarekin. Maskarada edo masqué gorteko jaietako entretenimendu-modu bat zen, XVI. mendean eta XVII. mendearen hasieran gora egin zuena Ingalaterran eta Frantzian, nahiz eta lehenago Italian garatu zen, amerikar macara (maskara) koloretsu eta lumaz apainduen erreplikak erabiltzean. Maskaradak musika, dantza eta kantua uztartzen zituen. Bestalde, landa-maskaradak —Ipar Euskal Herriko maskarada zuberotarra da gaur egun daukagun horren musika-aztarna garrantzitsuenetakoa—, barroko frantsesik jatorreneko musikak eta dantzak eskaintzen ditu gaur egun.
EHOBk dantza-talde batekin eta abeslari batekin proposatu duen kontzertu honetan, J. B. Lully konpositorearen Le carnaval mascarade, LWV 52 obra hartu du egitura orokor gisa. 4 ekitaldiren bidez, bidaia polita egingo da Europa Barrokoko maskaraden inguruan sortutako musiketan zehar. Alde batetik, Ingalaterrara joango dira, Henry Purcell edo John Adson bezalako egileen benetako Masques musika-ekitaldiekin. Italia barrokotik, Vivaldiren ariak datoz, Veneziako inauterien garaian estreinatuak. Eta aipatutako Lully, Maráis eta Philidor konpositoreen dantza frantsesek, maskarada tradizionalen osagai batzuk izateaz gain, benetako inaugurazio-festa barroko bihurtuko dute estreinaldi hau.
Taldea
Zuzendaria: Enrike Solinís.
Sopranoa: Bernadeta Astari.
Bilaka Kolektiboa.
Saioak
Prezioa
14-26€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: