Euskadiko Ikasleen Orkestra (EIO Orkestra) Euskal Herriko musika eskola guztietako 19 urtera arteko ikasleek osatutako musika errealitatea da. Gaur egun, Jon Malaxetxebarria da bertako zuzendari musikala.

Kontzertu honetan, The Derbyshire City & County Youth Orchestra izango dute lagun agertokian, antzeko ezaugarriak dituen formazio britainiarra. Truke esperientzia eder bat eskainiko digute (EIO Orkestra ere Ingalaterrara joango da, bertan jotzera), eta, batez ere, hitzordu musikal handi bat.

EIO Orkestra duela 13 urte bultzatu zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, lan sinfonikoaren bidez musika ikasketak eta derrigorrezko ikasketak uztartzen dituzten neska-mutiko gazteak motibatzeko helburuarekin. Sortu zenetik, Euskal Herriko eta Espainiako hainbat hiritan eskaini izan ditu ikuskizunak, eta baita Belgikan, Frantzian, Venezuelan eta Kolonbian ere. Gainera, izen handiko zuzendariak izan ditu, hala nola Maite Aurrekoetxea, Roberto Nuño, Diego Martín- Etxebarria, Iker Sanchez edo Juanjo Mena.

 

EGITARAUA

I. Zatia

– Orb and Sceptre            William Walton

– The Wand of Youth      Edward Elgar

  1. Obertura
  2. Serenata
  3. Minueto (estilo antiguo)
  4. Danza del Sol
  5. Gaiteros de hadas
  6. Escena del sueño
  7. Hadas y gigantes

II. Zatia

– Sinfonía Pirenaica         Jesús Guridi

  1. Andante sostenuto- Allegro molto moderato
  2. Presto ma non troppo
  3. Allegro brioso

Taldea


Euskadiko Ikasleen Orkestra

Zuzendaria: Jon Malaxetxebarria

The Derbyshire City & County Youth Orchestra

Zuzendaria: Peter Stark

Saioak

19:00

Prezioa

7 - 16 euro /beherapenak

Arriagako Lagunak: %25etik %35era bitarte
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: % 25
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)
TOP