Antzerkia

Etxekoak

Gaur egun gizarteak eta Estatuek asmatu eta ezarri dizkiguten mugen eta lege zentzugabeen kritika.

2015ko azaroaren 18a

Inor ezin daiteke sar etxera. Hala dio legeak.

Maddik Mamadouy maite du. Hala dio bihotzak.

Neuri gertatutako gauza bat da “Etxekoak” antzezlanaren abiapuntua.

Itsasoaz bestaldean maitemindu nintzen.

Lagun atzerritarrarekin egoteko modu bakarra zegoen: ezkontzea.

Eta hortxe hasi zen dena: burokrazia, administrazioko paper-lana, amaigabeko hara-honak, elkarrizketak kontsulatuan… urte mordo bat zorakeria eta absurdo hutsez beteak.

Esperientzia hori harturik oinarri, gaur egun gizarteak eta Estatuek asmatu eta ezarri dizkiguten muga eta lege zentzugabeak kritikatu nahi ditugu antzezlan honen bidez. Gaur egun hainbeste zeresan ematen ari den immigrazioaren gaia jorratuko dugu “etxekoa/kanpokoa” dikotomia erabilita.

Euskarazko ikuskizuna


Taldea


Etxekoak. Jon Gerediaga:

HUTS TEATROA:
Zuzendaria: Ander Lipus
Idazlea: Jon Gerediaga
Aktoreak: Kristian Etxaluz, Javier Barandiaran, Ander Lipus, Maika Etxekopar
Musika: Asier Ituarte
Argiztapena: Josep Duhau
Jantziak: Leire Orella
Eszenografia: José Pablo

TOP