Kontzertuak

Eskolan Kantari

IKUSKIZUNA BERTAN BEHERA

2020ko ekainaren 14a

Ikuskizuna bertan behera

SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA

Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:

Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.

Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:

 

 

Abestea naturala, gozagarria, askea eta gertuko gauza da. Ezinbesteko eginbeharra da koru-kantua ikastetxeetara eramatea, errespetua, aniztasuna, sentikortasuna eta lankidetza sustatze aldera. 2016tik Bilboko Koral Elkartea, Bilboko eta inguruetako ikastetxeetan, «Eskola Kantari» izeneko gizarte- eta hezkuntza-proiektua aurrera eramaten ari da.

Dagoeneko hamabost ikastetxe eta 200 haur baino gehiagok osatzen dute koru-sare hau. Aurtengo jardunari amaiera bikaina emango diote kontzertu honekin, ikastetxeetako koru guzti hauek parte-hartzaile izanik, Haurren Korua eta Bilboko Koru Elkarteko prestakuntza-koruekin batera. Haur askorentzat Arriaga Antzokian abesten duten lehen aldia izanik, poza eta  gogoa guri kutsatuz, bere ahotsez gozatzeko 200 motibo daude.


Taldea


Partaideak: Egiluze Ikastetxea, Deustu ikastetxea, Uribarri Eskola, Basozelai Basauri, Atxuriko Eskola, Tiboli Eskola, Miribilla Eskola, Basurto Ikastetxea… eta Bilboko Koral Elkarteko Haurren Korua eta Prestakuntza Koruak.

Zuzendaria: José Luis Ormazabal

Saioak

19:00 

Prezioa

7 eta 11 € /beherapenak

Arriaga Lagunak: %25eko deskontua.
Bilboko Koraleko kideak: %25eko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %20ko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).
TOP