ERMONELA JAHO
Interpretazio sutsuak eta benetako emoziozkoak soprano handi baten eskutik.
Nazioarteko soprano handienetako bat dator Arriaga antzokira: Ermonela Jaho. Abeslari bikaina da, eta, berriki, 2021eko International Classical Music Awards for Vocal Music saria eskuratu du Anima Rara diskoarekin.
Ermonela Jaho Albanian jaio zen eta sei urte zituela hasi zen kantu-eskolak jasotzen. 14 urterekin Tiranako operara eraman zuten estreinakoz, La Traviata entzutera, eta opera-abeslari izatea erabaki zuen. Ikasketekin jarraitzeko, 19 urterekin Erromara joan zen, Accademia Nazionale di Santa Cecilian ikastera. Hurrengo urteetan kantu-lehiaketa ugari irabazi zituen Italian, eta horri esker abeslari-ibilbideari ekin ahal izan zion.
Ermonela Jahoren interpretazioak oso biziak dira, eta bat egiten du, guztiz, jokatzen dituen rolekin; hain zuzen, bi ezaugarri horiek nabarmentzen dituzte hari buruzko aipamen guztietan. Txalo-zaparradak jaso ditu Londresen, Parisen, New Yorken, Munichen, Berlinen, Madrilen… The Economist astekariaren arabera, «aingeru sutsua, munduko sopranorik txalotuena» da; The Independent egunkariak dio «Londresek urteetan ikusi duen Madama Butterflyrik onena» dela; The Guardian-en argitaratu dutenez, «verismoaren interprete handietako bat» da, eta Australiako Daily Telegraph-ek, berriz, «fenomeno geldiezina» dela nabarmendu du. Goraipamen horien guztien erakusgarririk onena Anima Rara da, Ermonela Jahoren lehen errezitaldi-diskoa.
Anima Rara lanean, Jahok hainbat operatako ariak abesten ditu, besteak beste, Pucciniren Madama Butterfly, Leoncavalloren La Bohème, Giordanoren Siberia, Mascagniren Lodoletta eta Verdiren La Traviata operetakoak, Andrea Battistoni gazteak zuzentzen duen Valentziako Erkidegoko Orkestra lagun duela.
Taldea
Piano-jotzailea: Rubén Fdez. Aguirre
Saioak
27 - 19:30h.
Prezioa
20€ - 42€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: