Antzerkia

Un enemigo del pueblo (Ágora)

Noiz arte jardungo du gure etikak gure familien euskarriari kaltetzen badio?

2018ko azaroaren 30tik, abenduaren 01ra

Zenbateraino gara aske? Zenbat ordaintzen dugu? Geure burua zentsuratzen dugu? Zer-nolako balioa du gure botoak? Bidezkoa da botoa ematea denen onuran baino norberaren interesetan gehiago pentsatuaz? Nire botoa saltzeko eskubidea dut? Hori nahi badut, boto hori kendu behar zait? Zenbat aldiz baimentzen zaigu injustizia baten aurrean beste aldera begiratzea lana ez galtzearen edo pertsona bati mina ematearen edo estatusa galtzearen edo gure fisikoa arriskuan jartzearen truke? Zer isiltzeko gai gara gure familiaren biziraupen ekonomikoaren truke?

Arte eszenikoen konpainia batek bere etikaren aurkako idealak eta ekintzak jorratzen dituen alderdi politikoak emandako diru-laguntza publikoak jasotzen ditu. Konpainiako kideek isilean gordetzea erabakitzen dute haien proiektu artistikoa bideragarri egiten duten laguntzak ez galtzeko. Ondoren zer-nolako indar moralarekin igoko dira eszenatokira eta nola ahaleginduko dira munduaren inguruan duten ikuspegia erakusten?

Àlex Rigolak modu askean egiten du bertsioa eta Henrik Ibsen-en klasikoa zuzentzen du honako hauek osatzen duten aktore-zerrendarekin: Nao Albet, Israel Elejalde, Irene Escolar, Óscar de la Fuente eta Francisco Reyes.


Taldea


El enemigo del pueblo, Henrik Ibsen-ena

Zuzendaritza eta Moldaketa: Àlex Rigola

Interpreteak: Israel Elejalde, Irene Escolar, Nao Albet, Oscar de la Fuente, Francisco Reyes

Zuzendaritza Laguntzailea: Alba Pujol

Zuzendaritza eta ekoizpen laguntzailea: Lucía Díaz-Tejeiro

Dramaturgia aholkularia: Ferran Dordal

Argi diseinatzailea: Carlos Marquerie

Eszenografia diseinua: Max Glaenzel

 

Saioak

19:30 

Prezioa

8,50 - 25 euro /beherapenak

Arriagako Lagunak: %25etik %35era bitarte
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
Antzerkiko profesionalak: % 25
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Iraupena

Ordu 1 eta 30 minutu

TOP