Ikuskizuna bertan behera geratu da

2020ko otsailaren 21erako eta 23rako EL VIENTRE DEL MAR ikuskizuna programatuta zegoen Arriaga Antzokian, baina produktoreak adierazi du bertan behera geratu dela, produkzioa ezin delako aurrera eraman arrazoi artistikoak medio. Arriaga Antzokiko leihatiletan erositako sarreren zenbatekoa leihatilan bertan itzuliko da. Beste kanal batzuen bitartez erositako sarrerak, berriz, automatikoki itzuliko dira. Barkatu eragozpenak.

 

Lehen ilarako Eduard Fernández eta Dario Grandinetti aktoreak istorio erreal baten antzezleak dira Agustí Villaronga zinema zuzendariaren agindupean. Duela urte asko ozeano baten erdian «La medusa», Frantziako itsas-armadako fragata, hondoratu zen. 147 gizon salbatzen saiatu ziren almadia erraldoi batera igo eta itsasoan jarriz bere konfiantza osoa. Amesgaiztoak egun luzez iraun zuen, eta baldintza horietan ankerkeriarik garratzena eta errukirik gozoena ikusi ziren.

Théodore Gericaultek La balsa de La Medusa mihisea eginez betikotu zuen gertakizun hau, Louvre Museo Nazionalean gordeta dagoena. Alejandro Baricco «Océano Mar» izenburua duen bere eleberriaren «El vientre del mar» kapituluan jaso zuen, eta kapitulu honetan oinarritu da hain zuzen Agustí Villaronga moldaketarako.

 


Taldea


Testua: Alessandro Barico

Moldaketa eta zuzendaria: Agustí Villaronga

Antzezleak: Eduard Fernández, Dario Grandinetti

Produktoreak: Javier Pérez Santana eta Nadia Corral

Aktoreen zerrenda: Fran Ávila

Produkzioa: Testamento eta Octubre

Saioak

21 eta 22: 19:30 

23: 19:00 h.

Prezioa

9,50 - 25 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %25-%35era bitarteko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %25eko deskontua.
Antzerkiko profesionalak: %25eko deskontua.
Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).
TOP