Antzerkia

El salto de Darwin

Sergio Blanco

«Road antzerkia», komediatik tragediara eramango gaituena, gizakiaren alderdi hunkigarrienetik gorrotagarrienera.

2021ko otsailaren 13tik 14ra

El salto de Darwin 1982ko ekaineko bigarren asteburuan gertatzen da. Ekainaren 14ko errendizioarekin amaitu zen Malvinetako gerraren azken gudaren egunak dira. Argentina iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen 40. errepide nazionaleko paisaietan kokatzen da akzioa. Eszena bakoitza 1971ko Ford Falcon baten inguruan gertatzen da…

Natalia Menéndez zuzendariaren hitzetan: «antzezlana 3.000 km-tik gorako ibilbidean zehar mugitzen da, 1982ko ekaineko asteburu batean, bost pertsonaiaren eta mamu baten artean dar-dar eginez. Komediaren eta tragediaren artean dabil, astinduka. Bakea aurkitu nahi du, baina gerran dago. “”Road eszenatik” antzerki-poetikara goaz. Itxuraz oraina den garaitik iraganera, edo izan zitekeen hartara. Une askotan azaltzen den umorea eta beste batzuetan sorrarazten den muturreko emozioa uztartzen dira. Eszenografia sotila eta zaindua da. Horrela, jolastuz eta jauzi eginez lortzen da El salto de Darwinek proposatzen duen apustua».


Taldea


Egilea: Sergio Blanco.
Zuzendaritza: Natalia Menéndez.
Antzezleak: Juan Blanco, Cecilia Freire, Olalla Hernández, Teo Lucadamo, Goizalde Núñez, Jorge Usón.
Eszenografia: Mónica Boromello.
Argiztapena: Juan Gómez-Cornejo.
Jantziak: Antonio Belart.
Bideo-eszena: Álvaro Luna.
Musika: Luis Miguel Cobo.
Produkzioa: Teatro Español, Entrecajas Producciones Teatrales, Festival de Otoño.

Saioak

13 - 19:00
14 - 19:00

Prezioa

12 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

100 min.

TOP