Magia

EL MAGO YUNKE

HANGAR 52

Dotorea eta indartsua, hipnotikoa, eta eszenaratze liluragarria.

2023ko irailaren 21tik 24ra

Arriaga Antzokira dator Hangar 52, Espainian inoiz ikusi den magia-ekoizpenik handiena. Yunke munduko magia-txapeldunak sortutako ikuskizun paregabe eta zirraragarri horrek hiru denboraldi daramatza ikusleak konkistatzen Madrilgo IFEMAn.

Hangar 52k eszenaratze liluragarria du, eta harrigarriro uztartzen ditu magia-saiorik onenak eta argi, su, musika eta soinuzko efektu sinestezinak, edertasun eta sormen handiz.

Yunke da, beharbada, une honetako magorik ezagunena, batez ere El Hormiguero saioan egiten dituen emanaldiengatik. Ezin duzu aukera galdu.

5 urtetik gorakoentzat gomendatutako ikuskizuna.

Saioak

21 eta 22 – 19:30 h.
23 – 17:00 h. eta 20:00 h.
24 – 19:00 h.

Prezioa

20 - 38€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

80 min.

TOP