Antzerkia

EL JARDÍN QUEMADO

Juan Mayorga

Iragana epaitzeko zailtasunari buruzko obra.

2027ko apirilaren 09tik 10ra
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.

Gerra-garaian, San Migel erietxe psikiatrikoan sartu zituzten hainbat gizon osasuntsu. Zergatik? Handik urte askora, erietxeko zuzendari Garay —sasoi hartan ere zuzendari zena— eta Benet, haren dizipulurik bikainena, enigma argitzen saiatuko dira.

Mayorgaren antzerkiaren funtsezko bi gai ageri dira El jardín quemado antzezlanean. Alde batetik, oroimena eta iragana epaitzeko zailtasuna. «Iragana —esan du Mayorgak— ezin da aurretik jakin, etorkizuna bezain irekia dago, eta hartan dauden galderek arriskuan jar dezakete hura behatzera arriskatzen den oraina». Bestalde, irudimena dago —eta, harekin batera, antzerkia—, errealitate latz eta krudel batetik ihes egiteko bidea, adibidez gerra batean garaitutakoentzat.


Taldea


Dramaturgia eta zuzendaritza: Juan Mayorga.
Antzezleak: Adriana Ozores, Loreto Mauleón, Jesús Barranco, Mariano Llorente, Miguel Hermoso, José Ramón Iglesias.
Eszenografia eta jantziak: Elisa Sanz.
Argiztapenaren diseinua: Juan Gómez Cornejo.
Soinuaren diseinua: Jaume Manresa.
Ekoizpena: La Zona, Teatro de la Abadía.

Saioak

09/04/2027 19:30 h.
10/04/2027 19:00 h.

Prezioa

14-26€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

TOP