Udako programazioa

El funeral

Eszenako handienetariko baten agurrera joan gara

2018ko irailaren 12tik 16ra

Lucrecia Conti, Espainiako zinemako, antzerkiko eta telebistako aktorerik garrantzitsuena hil egin da. Kultura Ministerioak haren omenez hil-beila handia antolatu du antzoki batean, herritarrek beren izar liluragarriari agur esateko aukera izan dezaten, eta gu ere hara joan gara. Ainhoa eta Maite bilobak dena antolatzen ari dira, jendeak maitasun-keinu ugari eskaintzen dizkiete eta. Halaber, Miguel azalduko da, urruneko lehengusu bat, baina ez dakite zein den haren benetako ahaidetasuna.

Dena aldatuko da bertan daudenak antzokian harrapatuta geratzen direnean, Lucreciaren mamua agertuko baita bonbazia handian agurtzeko. Inork ezin du sinetsi gertatzen ari dena, baina mamuak konpontzeko zenbait kontu ditu, prentsa kanpoan pilatu da,…

 

Antonio Resines aktorea bajan aurkitzen da bizkarreko mina medio, Pentación Espectáculos konpainiak Arriaga Antzokiari 2018ko abuztuaren 28an jakinarazi dioenez. Min hori dela-eta, ezingo du “El funeral” lanaren emankizunetan parte hartu Bilbon. Era horretan, pertsonaia Jordi Rebellón aktoreak interpretatuko du.

Barkatu sor daitezkeen eragozpenak.


Taldea


Autorea eta zuzendaria: Manuel M. Velasco

Antzezleak: Concha Velasco, Jordi Rebellón, Cristina Abad, Clara Alvarado, Emmanuel Medina.

Jantziak: Ion Fiz

Eszenografia: Asier Sancho

Argiztapen-diseinua: José Manuel Guerra

Musika: Juan Cánovas

Argazkiak: Sergio Parra

Diseinu grafikoa: David Sueiro

Produkzioa: Jesús Cimarro

 

Saioak

Irailak 12, 13  eta 14. 19: 30 

Irailak 15. 18: 30 y 21:00 

Irailak 16. 19:00 

Prezioa

8,50 - 25 euro /beherapenak

Arriagako Lagunak: %25
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %20
Antzerkiko profesionalak: %20
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Iraupena

Ordu 1 eta 30 minutu

TOP