EL FINGIDOR
Egile portugaldarraren unibertsoa, irudi dokumentalen, poesiaren, prosaren, musikaren eta zirku-hizkuntzaren bidez.
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.
XX.mendeko poeta handiak aipatzen hasita, inork ez luke Fernando Pessoa poeta portugaldarra alde batera utziko. Pessoaren poesiak, lanak eta askotariko bizitzak pertsona asko hunkitu ditu, baita Pep Tosar zuzendari, egile eta aktorea ere. Arriagan eskaini zuen Lorcari buruzko Federico García ikuskizun ederrean bezala, oraingoan ere antzerkia eta dokumentala uztartzen dituen hizkuntza eszeniko berezia dakarkigu. Eszenaratze poetikoki onirikoa eta zehatza proposatzen du, egile portugaldarraren bizitza- eta sormen-kosmosa adierazteko.
Tosarrek eta Evelyn Arévalok elkarrekin landu duten El Fingidor dramaturgiari forma emateko, nahitaezkoa da askotariko hizkuntza eta diziplina artistikoak uztartzea. Hala, Tosarrek hitzez adieraziko ditu Pessoaren poesia, prosa eta gutunak, eta ondoan izango dituen Hotel Iocandi zirkuko kide Griselda Juncàk eta Tomeu Amerek gorpuztuko dituzte Pessoa bera, haren heteronimoak eta inguruan izan zituen pertsona errealak. Zuzeneko musikari dagokionez, benetan hunkigarria da Joana Gomila abeslariaren eta Elisabet Raspall pianistaren arteko elkarlana. Aurreko ikuskizunetan bezala, Agustí Torres Mallorcako zinemagileak egindako bideo dokumentalak funtsezko rola beteko du ikuskizunean.
Taldea
Dramaturgia: Pep Tosar, Evelyn Arévalo.
Pianoa: Elisabet Raspall.
Ahotsa eta sintetizadorea: Joana Gomila.
Zirkua: Griselda Junca, Tomeu Amer (Hotel Iocandi).
Eszenografia: Roger Orra.
Argiztapenaren diseinua: Sergio Roca.
Zuzendariaren laguntzailea: Evelyn Arévalo.
Argiztapena: Sergio Roca.
Soinua: Jonbi Belategui.
Bideo-kamera: Agustí Torres.
Bideoaren edizioa eta muntaketa: Pep Tosar, Manual Produccions.
Elkarrizketatuak: Maria José de Lancastre, Richard Zenith, Jerónimo Pizarro, Perfecto Cuadrado, Manuela Nogueira, Nicolau Dols. Argazkia: Martí Fradera.
Diseinu grafikoa: Francina Planas.
Kartelaren marrazkia: David Marín.
Produkzio exekutiboa: Gabriela Marsal (Suika).
Saioak
Prezioa
18€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: