Antzerkia

El discurso del rey

Bere ezintasunak gainditzeko eta Historiak eskatzen dion mailan egoteko gizon baten istorioa.

2015ko irailaren 18tik 19ra

30eko hamarkadako Europan, Espainia gerra zibilaren zirimolan murgildua dagoenean eta Alemanian Hitler bere asmo anexionista bortxatzaileak aldarrikatzen ari den garaian, Ingalaterran Eduardo VII.a Erregeak abdikatu egin du. Haren tokian koroa jantzi behar duen gizona, Henry VIII.a erregea izango dena eta “Bertie” goitizenez ezagutzen dena, gizon lotsati eta totel bat da, ez dena gauza bere herritarrei irratiz hitz batzuk esateko entzuleei barrea edo errukia eragin gabe. Masa-gizarte batean, eta komunikabideak gero eta garrantzitsuagoak bihurtzen ari diren historiako une horretan, horra gizon bat herri oso baten sinboloa izan arren ezin diena bere herritarrei bi hitz esan mundu guztia lotsarazi gabe.

Bere ezintasunak gainditzeko eta Historiak eskatzen dion mailan egoteko gizon batek abiatzen duen borrokaren kontakizuna dugu istorio hau. Eta, baita ere, hainbeste ordu eta sentimendu partekatu ondoren gizon horren eta bere logopedaren artean loratuko den adiskidetasunaren istorioa.

David Seidler-en gidoian oinarriturik egin zen film arrakastatsua oholtzara dator orain puntako aktore-zerrenda batekin, Emilio Hernándezek prestatutako moldaketan eta Magüi Miraren zuzendaritzapean.


Taldea


Moldaketa : Emilio Hernández
Jantziak: Helena Sanchis
Argiak : José Manuel Guerra
Koreografia : Fuensanta Morales
Soinu espazioa: Marco Rasa

Aktoreak: Adrián Lastra, Roberto Álvarez, Ana Villa, Gabriel Garbisu, Lola Marceli, Ángel Savín

Ekoizpena: José Velasco
Zuzendaritza eta espazioeszenikoa: Magüi Mira

TOP