EL DESPERTAR DE LA PRIMAVERA
Pentsamendu askea gaitzestearen, nerabezaroa isilaraztearen eta desira kriminalizatzearen ondorio suntsitzaileak.
Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.
Despertar de Primaveraren bertsio honetan, Frank Wedekinden testua etorkizun hurbilera lekualdatzen da, eta etorkizun horretan boterean finkatzea lortu dute Europan eta Estatu Batuetan berpiztu diren eskuin muturreko korronteek. Ekintza gauzatzen den gizarte teknologikoa gero eta errepresio moral, sozial eta sexual handiagoarekin bizi da. XX. mendearen aurrerapena eragin zuten eskubideek —adierazpen-askatasuna, feminismoa, sexu-hezkuntza, aniztasuna, gizabanakoaren autonomia— gainbehera egin dute pixkanaka, ordenaren, tradizioaren eta segurtasunaren izenean. Testuinguru distopiko horretan, obrak gaurkotasun kezkagarri batez erakusten ditu pentsamendu askea zentsuratzearen, nerabezaroa isilaraztearen eta desira kriminalizatzearen ondorio suntsitzaileak.
Idatzi zuenetik mende bat baino gehiago igaro ondoren, Despertar de Primaverak interpelatu egiten duen indarrez jarraitzen du. Hura antzeztea ez da egokia bakarrik, beharrezkoa ere bada. Izan ere, geure buruari nola esnatu galdetzen jarraitzen dugu, inguruan dugun guztiak berriro lo koldarrera bultzatzen baikaitu.
Taldea
Bertsioa eta zuzendaritza: Adriana Laespada.
Antzezleak: Gazte Konpainia/Compañía Joven de Pabellón 6.
Jantziak: Betitxe Saitua.
Espazio eszenikoa: Adriana Laespada, Betitxe Saitua.
Produkzioa: GK y P6.
ESTREINALDIA Arriaga Antzokian.
Saioak
Prezioa
18€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: