Antzerkia

Dublindarrak

Hasiera baino amaiera gehiago daude, eta bizitza heriotzarako bidea da

2018ko Urtarrilaren 24tik 26ra

Bizitza iragankorra da. Hildakoak ez dira bakarrik hilda daudenak, baizik eta baita ere pasioz bizitzen jakin ez dutenak. Gizakiaren hauskortasuna, atzerako begirada, galdutako amodioa, pasioa… dena elkarrekin nahasten da 1900 inguruko Dublinen girotuta dagoen eta izugarri hurbila egiten zaigun istorio honen bertsio librean.

James Joyce-ren “Dubliners” ipuin laburren bilduman, batik bat, azken ipuinean (“The dead”) oinarritutako moldaketa. Egileak, XX. mendeko literatura unibertsalaren erreferenteetako batek, misterioz jantzi zuen maisulan hori, zeina, bitxia bada ere, oso gutxitan eraman izan baita oholtzara.

Euskarazko ikuskizuna.

 

Antzezlana mintzagai

Emanaldi bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago, antzezlana mintzagai izango duen solasaldia eskainiko du Zenbat Gara Elkarteko Xabier Monasteriok. Arriaga Antzokiko foyerrean gauzatuko da eta 20 minutu iraungo du, ondoren eskenatoki gainean gertatuko denaren gosegarri gisa.


Taldea


Moldaketa: Garbi Losada eta Jose Antonio Vitoria
Zuzendaria: Garbi Losada
Aktoreak: Asier Hormaza, Naiara Arnedo, Lierni Fresnedo, Iñake Irastorza, Klara Mendizabal, Isidoro Fernandez, Aitor Beltrán, Asier Sota
Eszenografia: Markos Tomas
Jantziak: Tytti Thusberg
Argiztapena: Xabi Lozano
Produkzio exekutiboa: José Antonio Vitoria
Banatzailea: Ados Teatroa

Estreinaldia Arriaga Antzokian

Saioak

Urtarrilak 24 eta 25. 11:00

Urtarrilak 26. 20:00 

Prezioa

6,50 - 20 euro /beherapenak

Arriagako lagunek: %25etik %35era

Durazioa

Ordu 1 eta 30 minutu atsedenik gabe

TOP