Opera

Die Ersten Menschen

Lehen gizakiak - Los primeros hombres
Rudi Stephan (1887-1915)

Konposizio handientsua, Bibliako lehen familiaren istorioa kontatzeko, sexu-bulkadaren eta bizitza espiritualaren artean.

2024ko apirilaren 18tik 20ra


Die ersten Menschen
paisaia primitibo zabal batean gauzatzen da. Bertan, Lurreko lehen familiak ezin du elkarren arteko borroka saihestu. Eva Adanengandik urrun sentitzen da, eta faltan botatzen ditu gaztetako urteak. Kain eta Abel semeek ikuspuntu oso desberdinak dituzte bizitzari buruz. Kain naturatik gertu sentitzen da eta sexu-desioz beteta dago; Abel, berriz, erlijio-sinesmenen arabera bizi da eta seme perfektuaren rola betetzen du. Kainek amarengan ikusten du bila ibili den emakumearen arketipoa, eta jeloskor dago amak Abelekiko duen maitasunaz. Bekaizkeriak eraginda, anaia hilko du. Bakarrik gelditzean, gizateriari zer datorkion ulertuko dute Adanek eta Evak.

Lurreko lehen bi gizakiak maiteminduta zeuden. Hirugarren gizonak hil egin zuen laugarrena. Die ersten Menschenek gizateriaren historia kontatzen du Bibliako lehen familian oinarrituta: Adan, Eva, Kain eta Abel dira protagonistak. Die ersten Menschenen, ikuspegi erabat ezberdinetik interpretatzen da Bibliako historia ezaguna. Otto Borngräber (1874-1916) alemaniar egileak «Erotisches Mysterium» (Misterio erotikoa) azpititulua jarri zion bere lan batean oinarrituta sortu zuen libretoari. Bibliako historiaren interpretazio sinboliko hura bere garaian goia jo zuen psikoanalisian oinarritu zen, argi eta garbi: Freud entzuten da hondoan. Borngräberrek erakusten du familia primitiboa urratuta dagoela bi muturren arteko tentsioagatik; aurrez aurre daude, alde batetik, sexu-bulkada eta bizitza gutiziatsua eta, bestetik, espiritualtasunari eskainitako bizitza. Familiaren zirkulu estuan, bizitzaren bi ikuspegi erabat desberdin irudikatzen dituzte bi anaiek. Istorioaren izaera erotiko eta intzestuzkoak eztabaida handia eragin zuen obraren antzezpenean, eta zentsurak ere esku hartu zuen.

Ikuskizuna alemanez taularatuko da eta gaintituluen bidez euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez jarraitu ahal izango da.


Taldea


Konpositorea: Rudi Stephan (1887-1915).
Libretoa: Otto Borngräber.
Musika-zuzendaritza: Robert Treviño.
Eszena-zuzendaritza: Calixto Bieito.
Eszenografiaren diseinua: Rebecca Ringst.
Jantziak: Ingo Krügler.
Argiztapenaren diseinua: Michael Bauer.
Bideoa: Sarah Derendinger.
Antzezleak: Annette Dasch, Daniel Schmutzhard, Simon Neal eta John Daszak.
Orkestra: Euskadiko Orkestra.
Zuzendari laguntzailea: Nico Weggemans.
Musika zuzendari laguntzailea: Roberto Baltar.
Produkzio originala: Dutch National Opera, Amsterdam.
Produkzio exekutiboa: Arriaga Antzokia, Euskadiko Orkestrarekin lankidetzan.

Ikuskizun gaintitulatua.

Saioak

18 – 19:30 h.
20 – 19:00 h.

Prezioa

22 - 52€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

EUSKADIKO ORKESTRAKO abonatuak: abonatuentzako erreserbak kontsultatu

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

100 min.

TOP