Mikel Laboa omentzeko kontzertua
Delorean taldea Zarautzen sortu zen 2001ean eta geroztik hainbat album argitaratu ditu. “Subiza” eta “Apar” bezalako lanen bidez nazioarteko zirkuituetara iritsi dira eta birak egin dituzte bost kontinenteetan.
2014an proposamen bat heldu zitzaien Mikel Laboaren omenezko kontzertu bat egiteko Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak antolatzen dituen Adarra sarien barruan. Kontzertuak 45 minutuko iraupena izan zuen eta bertan, oinarritzat harturik Mikel Laboaren estudioko jatorrizko grabazio puskak, birnahasketa sorta bat eskaini zen. Ikusirik kontzertu horrek izandako harrera beroa, pentsatu zen ondo legokeela emankizun bera beste toki batzuetan ere aurkeztea, eta hain zuzen ere asmo hori bete nahian heldu zaigu orain Delorean taldea Bilbora, Mikel Laboaren omenezko kontzertua Arriaga Antzokian eskaintzera. Aldi honetan, ordea, emanaldiaren iraupena 75 minutura luzatu da, publikoaren aurrean lehen aldiz joko diren pieza berri zenbait gehitu baitzaizkio lehen kontzertuko errepertorioari.
Kontzertu hau aukera bikaina dugu ikusteko nola egokitzen dituen Delorean taldeak Mikel Laboaren kantak eta nola omentze duen horrela euskal musika garaikidekosortzaile handienetariko bat.
Taldea
Delorean: Ekhi Lopetegi, Guillermo Astrain, Unai Lazcano eta Igor Escudero
Saioak
Prezioa
12-20 euro / Beherapenekin