Antzerkia

DECADENCIA

Steven Berkoff

Lan kaustikoa eta probokatzailea: ikuslea jazarri egiten du, inguratu, eta, sarritan, negar ez egiteagatik barre eginarazten dio.

2022ko martxoaren 26tik 27ra

Decadencia lan kaustikoa eta probokatzailea da: ikuslea jazarri egiten du, inguratu, eta, sarritan, negar ez egiteagatik barre eginarazten dio. Bi bikote dira protagonista: hiru aristokrata eta haien ahuleziei etekina atera nahi dien bizizale bat. Klasistak eta arrazistak dira, friboloak eta bihozgabeak, hipokritak, hutsalak eta egoistak. Harrapakari gisa jarduten dute, ez dute ez printzipiorik ez mugarik, baina bai beldurra: mespretxatzen dituzten koitaduak elkartu eta eraso egingo ote dieten beldur dira. Haien umorea sarkasmoa da, haien ironia amorrua. Barregarriak dira, baina baita arriskutsuak ere. Eta, guztiaren gainetik, zoritxarrekoak dira, denetik eduki arren hutsik daude, luxuak eta haragikeriak ez dituzte asetzen: goxokiak gozagarri izaten dira, haientzat ez, ordea.

Steven Berkhoff umore beltzaren maisu da. Lan hau ispilu eta erradiografia da aldi berean: gure gizarteek barruan ezkutatzen dutena ikusten da ispiluan; gizakion gaixotasun moralak erakusten ditu erradiografiak. Testuak barrea eragiten du, akuilukadak ematen ditu, irria izozten du eta kontu serioei barre egiten die. Osagai horiekin, Maru Valdiviesok eta Pedro Casablancek interpretazio-ariketa bikaina eta bizia egiten dute.


Taldea


Zuzendaritza: Pedro Casablanc.
Antzesleak: Maru Valdivieso, Pedro Casablanc.
Ayudante de Dirección: Laura Ortega Pinillos.
Moldaketa: Benjamín Prado.
Eszenografiaren diseinua: Sebastià Brosa /Silvia De Marta.
Jantzien diseinua: Antonio Belart.
Argitalpen disenua: Juanjo Llorens.
Soinu-espazioa disenua: Irene Maquieira.
Koreografia: Aixa Guerra.
Argazkia eta irudia: Sergio Parra.
Diseinu grafikoa: Rubén Salgueiros.
Ekoizpena/Administrazioa: Andrea Quevedo.
Ekoizpenaren kudeaketa: Ana Guarnizo.
Ekoizpen exekutiboa: Mónica Regueiro / Carles Roca.

Saioak

26 - 19:00.
27 - 19:00.

Prezioa

12 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25ko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

75 min.

TOP