Kontzertuak

Dantzaz Konpainia: Áureo

Áureo dantza garaikidearen ekoizpen oso berezia, bost pieza motzak osaturikoa.

2015ko urriaren 09tik 10ra

Áureo dantza garaikidearen ekoizpen oso berezia da, bost pieza motzak osaturikoa, estilo eta mota ezberdinetako dastaketak egin ahal izateko, guztiak nazioarteko kalitatedunak, publiko mota guztiak gozatzeko pentsatutakoak: dantzan adituentzako nahiz dantza inoiz ikuzi ez dutenentzako gustagarriak.

Aureok maila handiko koreografiak eta Europa osotik etorritako energiaz beteriko dantzari gazteak elkartzen ditu, eta dantza, musika eta argiztapen samurrak erabiliz, edertasun eta gozamenerako gaua osatuko dute.

Horretarako, bost koreografo gonbidatu ditu, nazioarteko bikaintasuna eta gazteriaren gogoa konbinatuz: Itzik Galili, Lukas Timulak eta Jone San Martin munduan zeharko kalitaterik gorena ordezkatzen dute, eta haien sormenak Judith Argomaniz eta Christine Hassid-en sormenekin batera eskeiniko ditugu, bi koreografo handiak bezain gazteak.

Dantzazen ekoizpen berriaren izenak “Numero Áureo” edo “Urrezko Proporzioa” hartzen du oinarritzat, oso erabilia arkitekturan eta eskulturan, Antzinako Grezian oso erabilia. “Áureo”rekin, Dantzazek bere sormena eta publikoaren arteko “urrezko proporzioa” bilatu nahi du, kalitatea eta hurbiltasuna, bikaintasuna eta ikuskizuna, egile handiak eta sormen handiak publiko osorako eta espazio ezberdinetan.

Nazioarteko sortzaileak, munduko dantza konpainiarik handienetako kolaboratzaileak, haien sormenak estreinatzen dituzte Bilboko Arriaga Antzokian Dantzaz Konpainiaren eskutik, Europa osotik heldutako gure dantzarien gaztetasuna eta energia aprobetxatuz, Bilboko publikoa liluratzeko.

 

 


Taldea


Koreografoak:
Jone San Martin
Judith Argomaniz
Christine Hassid
Itzik Galili
Lukas Timulak

TOP