Arriagako foyerrean eskainiko den Gaizki moldatzen dira erabateko estreinaldia izango da. Gariren sorkuntza lan berria benetako inkognita da, artistak berak horrela izatea nahi duelako. Dena den, hori bai, Garik emanaldi “ederra eta oso berezia” agindu du. Hori da azken 30 urteetako eszena euskalduneko erabateko erreferente den, eta Hertzainak talde mitikoaren buru gisa oso ezaguna izan den artista horrengandik itxaron dezakeguna.
Garik, Berria egunkariko kazetari den Iñigo Astizen laguntza izango du. Kulturaren alorrean espezializatuta dagoen kazetariak poesiarekin duen harremana sakondu du azken urteotan. Horrela, 2012an “Baita hondakinak ere” (Susa, 2012) lana argitaratu zuen, eta hurrengo urtean Sylvia Plathen “Ariel & other poems” lana euskaratu zuen, “Ariel eta beste poema batzuk” (Denonartean, 2013) izenburua jarriz. 2014an “Hondakindegia, poesia emanaldi EZ musikatua” errezitaldia bultzatu zuen Mikel Aierberekin batera. Orain, bere ahotsa eta poesia gehituko dizkio Garik proposatzen digun opari eszeniko berri honi: Gaizki moldatzen dira. Ikuskizunari melodia emateko, Oier Larrañagak pianoa joko du zuzenean.
Taldea
Gari, Iñigo Astiz y Oier Larrañaga
Saioak
Prezioa
8-12 euro / Beherapenekin