Alemaniako musikaren erreferente gisa Felix Mendelssohn iritsi zaigun arren, hura ez zen izan bere familiako talentu bakarra, izan ere bere arrebak oso gaztetatik erakutsi zuen musikarako trebezia.

Fanny pianista gisa nabarmendu zen eta musikagile amateur izan zen. Are gehiago, bere aitak, hasieran, Fanny bera musikan jardun behar zuela pentsatu zuen, bere nebaren gainetik. Baina une hartan etzuten egoki ikusten emakume batek ibilbide musikal bati ekitea eta horregatik, hain zuzen, musikari amateur bezala geratu zen Fanny. Geroago, berak idatzitako aurreneko abestietako sei publikatu ziren, berak baimena eman eta gero, baina Felix izenarekin argitaratuta.

Kontzertu honetan, anai-arreba hauek gogoratuko ditugu eta batez ere Fannyren figura, bere garaian nagusi zen pentsamolde sexistaren biktima ikustezinaren eredu bezala.


Taldea


Naroa Intxausti
Rubén Fdez. Aguirre

Saioak

 

Prezioa

12 euro / Beherapenekin

TOP