Dantza

CreAcción

METAMORPHOSIS DANCE Iratxe Ansa eta Igor Bacovich

Zorroztasun artistiko eta tekniko handiko ikuskizuna, zentzumenezko esperientzia xarmagarria.

2022ko urriaren 06a

2022an bi MAX sari jaso dituen pieza: Koreografiarik Onena eta Argiztapenik Onena.

CreAcción dantza garaikideko pieza da, eta prozesu parte-hartzaile berritzaile baten bidez sortu dute, dantzaren munduarekin loturarik ez duen pertsona talde batekin batera. Sorkuntza-lan berri horretan, Metamorphosis Dance konpainiak bikaintasunaren bila jarraitu du, zorroztasun artistiko eta tekniko handiko ikuskizunarekin. Birtuosismoa, lan fisikoa eta eszenografia dinamiko eta erakargarria dira nagusi agertokian.

Ikuskizunak zentzumenezko esperientzia xarmagarria eskaintzen du. Koreografiak zehaztasunez eta abileziaz mugiarazten ditu antzezleak espazioan zehar. Oreka eta dotorezia lortu nahi dira, baita egitura eszenografikoarekiko, argiztapenarekiko eta musikarekiko komunikazioa ere, elementu horiek baitira piezaren kutsu enigmatikoaren eragile nagusiak.


Taldea


Ideia originala eta koreografia: Iratxe Ansa eta Igor Bacovich
Dramaturgia: Iratxe Ansa eta Igor Bacovich
Diseinu eszenografikoa: Igor Bacovich eta Iratxe Ansa
Jatorrizko musika: Juan Belda
Argiztapenaren diseinua: Nicolas Fischtel
Jantzien diseinua: Igor Bacovich
Dantzariak: Kate Arber, Katie Currier, Sephora Ferrillo, David Serrano, Igor Bacovich
Produkzio exekutiboa: La Cía. de la Luz
Banaketa: Claudia Morgana – Danzas del Mundo
Koproduktorea: Metamorphosis Dance, Nafarroako Unibertsitateko Museoa
Eusko Jaurlaritzaren babesarekin eta Alcorcóneko Udalaren laguntzarekin

Saioak

6 - 19:30h.

Prezioa

13€ - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

65 min.

TOP