Bolada batez erretiro pertsonalean egotea erabaki eta gero, 2019an handitasunez itzuli da Coque Malla. Otsailean Kanta Original Onenari Goya ospatu ondoren, urte honetako urrian «¿Revolución?» disko berria argitaratu eta pixkat beranduago, anbizio handiko ikuskizun zainduaren ñabardura oro erakutsiko du eszenatokian, jada berea den banda handiak lagunduta.

Coque Malla etengabe asmatzen ari den musikaria da, aldaketarako nahia du beti, bere musikarako muga berriak gainditzeko gogo bizia. «¿Revolución?» lanarekin bere alderdi haustailea inoiz baino biziago dago. Alde batetik burua larru-arras mozten agertzen den bideoa, prekuela gisa;bestetik, izenburuari galdera forma emanez sortzen duen eztabaidatzea eta gainera laguntzen doan irudi bortitza (visual Manomatic artistaren lana) ikusita… etorkizun oparoko proiektua dugula dirudi.

TOP