Estebanek eta Marigelek burdindegia dute. Estebanek eta Marigelek elkar maite dute. Esteban eta Marigel zoriontsu dira, eta ez diote euren buruari galdera askorik egiten. Dena ondo dago. Esteban eta Marigel dira. Baina, egun batean, antzerki-talde bat herrira iritsi, eta Estebanek Esteban izateari utziko dio…

«Beharrezkoa al dugu geure bizitza aldatzea? Beharrezkoa al dugu gehiegi pentsatzea? Nahi dugun guztia baldin badugu… utz ditzagun galdera handiak poetentzat. Eman ganbak eta lasaitasuna niri. Ezohiko konturik ez dut nahi, bizitza konplikatzea da…»

Oharkabean, jada ezarrita dagoen patuarekin konformatzen gara. Zergatik pairatu behar dute errebelazio bat gure pertsonaiek, eta euren «lasaitasuna» leihotik behera bota? Beharrezkoa al da hori? Beharrezkoa al da antzerkia? Beharrezkoa al da musika? Beharrezkoa al da artea? Bizi edo ez bizi, hori da kontua.


Taldea


Dramaturgia eta zuzendaritza: Jose Troncoso.
Antzezleak: Carmen Barrantes y Jorge Usón.
Pianista: Néstor Ballesteros.
Konposizioa eta musika-zuzendaritza: Mariano Marín.
Argiztapena: David Picazo.
Eszenografia eta jantziak: Juan Sebastián Dominguez.
Eszena-makillajea: Ana Bruned.
Eszena-argazkia: Javier Naval.
Produkzio-zuzendaria: Amelia Hernández.
Banaketa: Emilia Yagüe Producciones.
Produkzioa: Compañía Nueve de Nueve.

Saioak

7 - 19:30.

Prezioa

10 - 21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP