Erdi Aroko borroka, emozioen borroka, Monteverdi-ren musikak inspiratutako zirkulu poetikoa

2017ko Apirilaren 08tik 09ra

Antzinako musikaren eszenaratutako kontzertua, Erdi Aroko borroka, emozioen borroka, Claudio Monteverdi-ren konposizioek inspiratutako zirkulu poetikoa, musika goitik behera aldatu zuena musikak testuaren lerro emozionalak adierazi behar zituela ulertzeko zuen modu bereziarekin.

Il combattimento di Tancredi e Clorinda” 1624an estreinatu zen Girolamo Mocenigo-ren jauregi veneziarrean eta, beranduago, Monteverdi-ren Madrigalen Zortzigarren Liburuaren (1638) zati gisa argitaratu zen. Antzezlan musikal horretan, zama dramatikoa “testo” protagonisten gerra- eta amodio-abenturak kontatzen dituen tenorearen paperaren gain jauzten da. Istorioak maitasunaren, galeraren eta borroka gisa ulertutako harremanen izaeraz gogoeta egiteko aukera ematen digu. Gai horiek etengabeak dira konpositorearen hainbat madrigaletan, maitasunaren, sedukzioaren eta giza harremanen misterioez hitz egiten diguten bitxi txikiak.

 

Claudio Monteverdi (1567-1643)

 

Maitasuna eta borrokak Monteverdi-ren madrigaletan

 

Cultura Generalitat de Catalunya

 

 

 


Taldea


Musika-zuzendaritza: Fausto Nardi

Eszena-zuzendaritza eta dramaturgia: Joan Anton Rechi


Sopranoa: Rocío Martínez

Mezzo-sopranoa: Anna Alàs i Jové

Tenorea: David Alegret

Tenorea: Víctor Sordo

 

Vespres d'Arnadí, Orquesta Barroca

 

Biolin I: Pedro Gandía

Biolin II: Kepa Artetxe

Biola: Natan Paruzel

Txelo: Alberto Guerrero

Biolone: Paolo Zuccheri

Klabe eta organo: Dani Espasa

Tiorba eta Barroko gitarra: Manuel Minguillón

 

Argiztapenaren diseinua: Alberto Rodríguez

Jantzien diseinua: Mercè Paloma

 

Castell Peralada Jaialdiaren produkzioa

Saioak

Apirilak 8. 20:00 

Apirilak 9. 19:00 

Prezioa

12 - 42 euro / beherapenak

Deskontu aplikagarriak:

Arriagako lagunek: %40

Taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek, %33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %25.

Azken orduko deskontua: %50 (arestian aipaturiko taldeentzako, Arriagako lagunentzat izan ezik)

Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek: %50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)

Iraupena

94 minutu

TOP