Musika-ziklo frantziarra

Elena Copons eta Rubén Fdez. Aguirre

Errezitaldi honek hiru konposatzaileren lana dakarkigu: Reynaldo Hahn de Echenagucia, Henri Duparc, Felip Pedrell

2018ko maiatzaren 21a

Errezitaldi honek hiru konposatzaileren lana dakarkigu: Reynaldo Hahn de Echenagucia, Henri Duparc eta Felip Pedrell. 

Reynaldo Hahn de Echenagucia (Caracas, Venezuela, 1874) frantses, venezolar eta alemaniar konpositorea, abeslaria, piano-jotzailea eta orkestra-zuzendaria eta kritikari musikala izan zen. Oso txikia zela Frantzian kokatu zen, baina, alemaniar nazionalitatea ere bazuen. Marcel Proust maite izan zuen bi urtez baina haien arteko adiskidetasunak azken hori hil arte iraungo zuen. Frantziako tradizio klasikoan abestiak idatzi zituen, fin de siècle ukituarekin; hala nola, Si mes vers avaient des ailes, À Chloris (barroko-estilokoa, Johann Sebastian Bach-en omenez) eta Quand la nuit n’est pas étoilée (Victor Hugoren poemaren egokitzapena. Halaber, operak, opereta, ganbera-musika eta orkestra-musika konposatu zituen.

Henri Duparc-ek (Paris, 1848) 17 kantu baino ez zituen idatzi, baina bere aberastasun harmonikoak eta testuaren eta musikaren arteko uztardura paregabeak benetako altxor bihurtzen dituzte bere mélodie guztiak.

Felip Pedrell (Tortosa, 1841) Albéniz, Granados eta Fallaren maisua, berrikuntzari ekin zion musika herrikoia eta musika jantzia bateratuz. Frantziako kulturarekin maiteminduta, Victor Hugo eta Theophile Gautierren testuetan oinarritutako hainbat kantu konposatu zituen.

 

Informazio gehiago

Elena Copons

Rubén Fdez. Aguirre


Taldea


Sopranoa:  Elena Copons
Pianoa: Rubén Fernández Aguirre
Musika:  Reynaldo Hahn de Echenagucia, Henri Duparc, Felip Pedrell

Saioak

20:00

Prezioa

15 euro

Arriagako lagunek, taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek, %33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: 12 euro
TOP