Kontzertuak

Christian Gerhaher

Munduko lieder abeslari onenetako baten ahots paregabea, Lied zaleentzako ezinbesteko hitzordua.

2021ko otsailaren 10a

Batzuen esanetan, lirikaren munduan, Lieda maite dutenak zaletu amorratuak izaten dira. Lieda benetan gustuko baduzu, generoa maite baduzu, zaletasun hori erakusteko unea da. Hitzordu hau zeuretzako da. Izan ere, Christian Gerhaher baritono alemana gure garaiko lieder abeslaririk onenetakoa da. Dietrich Fischer-Dieskau eta Elisabeth Schwarzkopf herrikideen ildotik, haren katalogoan musikagile ugari dago, batez ere Alemaniakoak eta ingurukoak: Mahler, Schubert, Schumann, Strauss eta Wolf.

Gerhaherrek baritono lirikoaren ahotsa du, leuna, eta, gainera, interpretazioan buru-belarri kontzentratzeko ahalmen goresgarria, poesia eta musikaren edertasunari etekinik handiena ateratzeko. Arriaga antzokira dakarren egitarauan, bereziki gogoko dituen Schumann eta Debussy egileen ziklo osoak eskainiko ditu, ohi bezala Gerold Huber pianista herrikidea lagun duela.

Egitaraua

Deskargatu hemen abestietako testuak

Robert Schumann, Sechs Gesänge op. 107
1 Herzeleid
2 Die Fensterscheibe
3 Der Gärtner
4 Die Spinnerin
5 Im Wald
6 Abendlied

Claude Debussy, Trois Chansons de France
1 Rondel
2 La Grotte
3 Rondel

Robert Schumann, Lieder und Gesänge op. 96
1 Nachtlied
2 Schneeglöckchen
3 Ihre Stimme
4 Gesungen!
5 Himmel und Erde

Robert Schumann, Vier Husarenlieder op. 117
1 Der Husar, trara!
2 Der leidige Frieden
3 Den grünen Zeigern
4 Da liegt der Feinde gestreckte Schar

Robert Schumann, Sechs Gesänge op. 89
1 Es stürmet am Abendhimmel
2 Heimliches Verschwinden
3 Herbstlied
4 Abschied vom Walde
5 Ins Freie
6 Röselein, Röselein!

Claude Debussy, Trois Poèmes de Mallarmé
1 Soupir
2 Placet futile
3 Éventail

Robert Schumann, Lieder und Gesänge op. 83
1 Resignation
2 Die Blume der Ergebung
3 Der Einsiedler


Taldea


Baritonoa: Christian Gerhaher.
Pianoa: Gerold Huber.

Saioak

10 - 19:00

Prezioa

16 - 42€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP