Antzerkia - Agertoki irekia

CHICAS Y CHICOS

Obra feminista eta hunkigarria, emakumeei, indarkeria matxistari eta horrek gure seme-alabengan duen eraginari buruzkoa.

2020ko azaroaren 12a

OHAR GARRANTSITZUA: EMANALDIAREN HASIERA-ORDU BERRIA, 19:00ean.

 

Emakume hori dibertigarria eta ausarta da. Edonor izan zitekeen emakumea. Hor ditu senarra, egun osoa gauzak eraikitzen ematen duen alaba eta horiek suntsitzen dituen seme txikia. Kristalezko sabaiei aurre egin die, berarentzat ez zen lanari, kontziliazioari, ama txarra sentitzeari eta edozein emakumeren bizitzan izaten diren porrot eta garaipen txikiei. Baina gauzak ez dira diruditen modukoak. Eta horrek dena aldatuko du. Betirako.

Chicas y chicos emakumezko partaide bakarreko lana da, Dennis Kelly idazle sarituak idatzia («Utopia» telesail arrakastatsuaren eta «Mathilda» musikalaren bertsioaren egilea). Londresko Royal Courten estreinatu zuten, Carey Mulligan protagonista zela. 2018ko Ojo Crítico saria irabazi duen Lucía Miranda da zuzendaria, eta Antonia Pasok egiten du aktore-lana. Gehien bat emakumez osatutako taldeko buru dira biak. Hala heldu diote feminista eta inklusiboa, hunkigarria eta gogorra den testuari, emakumeez, indarkeria matxistaz eta horrek gure seme-alabengan duen eraginaz hitz egiten duen testuari.


Taldea


Egilea: Dennis Kelly.
Zuzendaritza: Lucía Miranda.
Antzezlea: Antonia Paso.
Eszenografia eta jantziak: Anna Tusell.
Soinu-espazioa: Irene Maquieira.
Argiztapena: Pedro Yagüe.
Produkzioa: Javier Ortiz.
Banaketa: Crémilo.
Kartelaren diseinua: Paula Bonet.

Saioak

12 - 19:00

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP