Chicago Mass Choir-ek B.B. King Spirituals dakarkigu. Bluesaren errege eta Estatu Batuetako musika herrikoiaren mito handiari egindako omenaldia da hau, gospelaren tradizioarekiko errespetuan eta leialtasunean oinarritua. B.B. King Spiritualsen, maisu handiaren musika erreproduzitu du Chicago Mass Choirrek, oinarri hartuta Kingek, haurtzaroan Mississippiko elizetan entzundako ereserkietara itzuliz, 1959an grabatu zuen gospel hutseko disko hunkigarria. Iraganeko sua eta edertasuna orainera dakartzaten ereserki zaharrak agertokietara eramaten ari da Chicago Mass Choir, B. B. Kingi egindako omenaldi honen bidez.

The Chicago Mass Choir 1988an sortu zuen James C. Chambersek, eta mundu osoko entzuleak hunkitu dituzte koruko kideen ahotsen edertasunak, erritmoen energia kutsakorrek eta itxaropen-kantu hunkigarriek. Abesbatzak gutxienez 16 produkzio jarri ditu Billboardeko gospel-arrakasten zerrendetan. Eta sari garrantzitsuak lortu ditu, hala nola Grammy eta Dove sariak.

Saioak

11 – 19:30 h.

Prezioa

20 - 42€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 10eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP