CDND – COMPAÑÍA NACHO DUATO
Nacho Duato Konpainiak eta konpainiako dantzari gazteek ikusleak hunkituko dituzte koreografo handiaren obrekin.
Nacho Duato konpainia gaztea Espainiako dantza-eskaintza aberasteko eta dantzari gazteentzako lan-aukerak zabaltzeko misio zintzoarekin sortu zen. Konpainiaren funtsezko zutabeetako bat Nacho Duatoren errepertorioa berreskuratzea da. Haren balletak benetako harribitxiak dira, eta, horregatik, bere horretan mantentzea eta ikusle eta artisten belaunaldi berriekin partekatzea merezi dute.
Konpainiak programa hirukoitza aurkeztuko du Arriaga Antzokian. Duato aspaldi maitemindu zen Debussyren musikaz, batez ere konpositoreak naturaren soinua musika bihurtzeko duen moduaz. Haren musika entzuten duenean, Duatok formak bistaratzen ditu, ez pertsonak, harremanak edo gertakariak. Horregatik iruditzen zaio Duende, ikuskizuna irekitzeko erabiliko duen pieza, obra ia eskultorikoa bat: gorputz bat, melodiarekin harmonian dagoen mugimendu bat. Modu ludikoan, izena ematen dion hitzaren esanahien adierazpideak ere ikertzen ditu balletak: duendea izatea xarma pertsonala izatea dela esan liteke, edo magia izatea, arte flamenkoan; eta iratxoek, haurren ipuinetan edo pertsona superstiziosoen irudimenean aurkitzen diren, oso bestelako izaera dute.
Jaialdiko bigarren koreografiak L ‘Amoroso du izena, eta labetik atera berria egongo da Arriagan antzezten denean, Burgosen estreinatuko baita egun batzuk lehenago. Azkenik, CDNDk Cantus antzeztuko du, Nacho Duatoren obra, haren konpainia gaztearentzat sortua. Gerra-gatazka baten izugarrikeriez hitz egiten du, gerraren erdian harrapatutako gazte batzuen begiradatik, eta indarkeriak eta suntsiketak haien bizitzetan nola eragiten duten azaltzen du. Obrari Karl Jenkinsen musika hunkigarria gehitu behar zaio, narratibaren eta emozioen sakontasuna nabarmentzen duena.
Taldea
Zuzendariondokoa: Emilia Jovanovich.
Dantzariak: Alejandro Santomé Leiro, Claudia Santamaría, Engel Pérez, Hiroto Iida, Isabella Esther Zocche, Kaylie Beard, Lauren Fiddes, Lily Pakula, Luca Pelaia, Pablo Fahle Diego, Pedro Ferreira Castelo, Salvatore David Marigliano Samantha Escobar. Sara Ciafrone, Sofia Fenu, Tomás Fontanet, Sofía Tuillo, Samuel Benavides.
Saioak
23/05/2026 19:00 h.
Prezioa
23-45€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: