Kontzertuak

CARMINHO

EU VOU MORRER DE AMOR OU RESISTIR

Fado garaikideko ahotsik ezagun eta errespetatuenetakoa.

2026ko irailaren 24a
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.

Carminho abeslari lisboarra Arriaga Antzokira etorriko da bere azken albuma, Eu vou Morrer de Amor ou Resistir, aurkeztera. Fadoaren forma guztiak etengabe aztertzen dituen artista honen ibilbideko zazpigarren albuma da, eta lan honetan berriro ere erakutsi du oso ahots pertsonala duela, ospetsu eta paregabe bihurtu duena. Ahotsak, emakumeen presentziak eta generoaren plastikotasunak inspiratuta, fadoaren nukleo emozionalaren barruan Carminhok musika esperimentalari ere atea ireki dio album honetan —11 kantu ditu, haietako 8 Carminhok berak konposatuak—. Kontzertuak ez du, beraz, inor epel utziko.

Carminho fado garaikideko ahots errespetatuenetakoa da, estudioko disko bikainetan eta zuzeneko emanaldi handietan oinarritutako ibilbide sendoari esker. Gainera, duen kategoriak lehen mailako artistekin lan egitera eraman du. Adibide gisa, Rosalíaren Lux disko ospetsuan egin duen agerraldia, biek batera abestu baitute Carminhok berak idatzitako Memoria abestia. Azken urteotan, artista ospetsuekin batera ikusi dugu kantuan, Caetano Veloso, Steve Albini, Pablo Alborán eta Laurie Anderson abeslariekin, besteak beste.


Taldea


Abeslaria: Carminho.
Gitarra portugaldarra: André Dias.
Gitarra klasikoa: Flávio Cardoso.
Gitarra elektrikoa eta Lap Steel gitarra: Pedro Geraldes.
Baxu akustikoa: Tiago Maia.
Mellotrona eta Martenot uhinak: João Gomes.
Soinua: Marco Esteves.
Argiztapena: Hugo Coelho.

Saioak

24/09/2026 19:30 h.

Prezioa

24-48€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

80 min.

TOP