Antzerkia - Agertoki irekia

CANCIÓN PARA VOLVER A CASA

Denise Despeyroux

Hiru aktore, hipnotista bat, umorez eta drama-zertzeladaz beteriko proposamen fantasiatsu bat.

2022ko ekainaren 05a

Zer gertatzen da arrakastak elkartutako eta porrotak bereizitako emakumezko hiru «aktore ohi» berriro elkartzen direnean? Eta zer gertatzen da justiziatik ihes eginda dagoen eta antzerkigile eskoziar baten nortasuna hartu duen hipnotizatzaile bat haien bidean gurutzatzen bada? T de Teatre Denise Despeyroux egile eta zuzendariarekin elkartu da, umorez eta drama-zertzeladez jantzitako proposamen fantasioso hau antzezteko.

Renatak, krisi existentzial betean, Rita eta Greta limurtzen ditu bisita egitera joan daitezen Kataluniako herri urrun batean amak oinordetzan utzitako etxetzar zaharrera. Hogeita sei urte lehenago, Malcolm Logan antzerkigile eskoziarraren lehen arrakasta handiko protagonistak izan ziren hirurak; orain, ordea, ez dira ezer. Hiru lagunak berriz elkartzen direnean, beste bi gauza gertatzen dira aldi berean. Batetik, antzerkigile ospetsuak, betidanik gizartetik ihesi dabilen otso bakarti bat izan denak, bere ibilbidearen gailurrean erretiratzea erabaki du, eta basora bizitzera joatea. Beste batetik, Jonás hipnotizatzaile adituak eta Valentina haren laguntzaileak gertaera tragiko bat bizi izan dute, eta epaiketaren zain daude. Hiru lagunek eta bi iheslariek herriko tabernan topo egiten dutenean, Renatak ez du zalantzarik: begitarte atsekabea duen gizon hori Malcolm Logan da, eta konbentzitu egin behar dute haientzat azken eta behin betiko arrakasta idatz dezan. Bestalde, Jonásek, identitate-krisi betean, jenio ospetsu eta misteriotsu haren lekua hartzeko aprobetxatuko du aukera.


Taldea


Egiletza eta zuzendaritza: Denise Despeyroux
Itzulpena: Sergi Belbel
Antzezleak: Mamen Duch, Marta Pérez, Carme Pla, Albert Ribalta eta Àgata Roca
Eszenografia: Alejandro Andújar
Jantziak: Mamen Duch
Argiztapena: Rubèn Taltavull
Jatorrizko musika: Pablo Despeyroux
Produkzioa: T de Teatre, Bartzelonako Grec 2019 jaialdiarekin lankidetzan eta Kataluniako Generalitateko Kultura Saileko Institut Català de les Empreses Culturals erakundearen laguntzarekin.

Saioak

5 - 19:00h.

Prezioa

21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP