BERTAN BEHERA UTZIA Reencuentro
Neska bi lagun aspaldi banatu ziren, hain zuzen ere biak ametsak eta helburuak partekatzen zituzten garaian.
Produkzioko arrazoi artistikoak direla bide, irailaren 29rako eta 30erako programatutako “Reencuentro” cuartitoa bertan behera geratzen da.
Cuartito horretarako sarrerak hartuta dituztenei sarreren dirua itzuliko zaie txarteldegian.
Arren, barkatu eragozpenak
Neska lagun bi: lagunak izanagatik, aspaldi banatu ziren, hain zuzen ere biak ametsak eta helburuak partekatzen zituzten garaian. Denbora igaro da eta orain, atzean utzitako urteen zama bizkarrean dutela, bietatik bat horra heldu da bestearengana ustekabeko albiste bat dakarrela, albiste bat biak jarriko dituena iraganeko garaiak gogoratzen eta beren buruari galdetzen bietatik zeinek utzi ote zuen bete gabe behialako amets partekatu hura.
Itziar Lazkano eta Gurutze Beitia bezalako aktore handi bi lanean ikusteko aukera, zuzendari dutela Daniel Bianco, Arriaga Antzokiko Arte Zuzendariaren Ondokoa eta oso ezaguna bere eszenografo lanarengatik.
Saioak
Prezioa
14 euro / Beherapenekin