ANTZERKIA – AGERTOKIAN
Putetxe batean moja batek alkohola kontsumitu eta karaokean boleroak kantatuko ditu. Kamioilari batek jaioberri lapurtuen inguruko telebistako programan ikusteagatik ezagutu eta gero, tratua proposatuko dio. Bitartean, erizain sexy bat bere arteko trikimailuei begira dabil. Moja eta kamioilariaren delituzko ekintzak izan zitezkeenak biziko dituzte… edo, bukaera heltzear dagoenez, morfinaren ondoriozko sukar-ametsak onkologia-pabilioian.
Ángel Mirou eta Bea Insak bultzatutako La Pacheca Collective proiektuaren produkzioa dugu «Camiselle». Konpondu ez den lapurturiko jaioberrien krimen orokortuan hasten den lanak muinerano iristen den emozio-bidaia eskaintzen du. Naturalismoa zentzugabekeriarekin, ametsa errealitatearekin eta amesgaiztoa gozamenarekin nahasten dituen kontakizun garratza.
Taldea
Antzezleak: Loli Astoreka, Juanjo Otero, Bea Insa
Egilea: Ángel Mirou
Zuzendaria: Bea Insa
Argiteria eta jantziak: La Pacheca Collective
Banaketa: Germán Castañeda/Bea Insa
Produkzioa: La Pacheca Collective
Saioak
19:30
Prezioa
18 € /beherapenak
Arriaga lagunak: %25eko deskontua.Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %20ko deskontua.
Antzerkiko profesionalak: %20ko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).
Iraupena
60 minutu