Sarreren salmenta ekainaren 19etik goizeko 11:30ean.
Aurretiaz sekula ikusi ez diren Bigarren Mundu Gerrako argazki-album bat igorri zaio Rebecca Erbeldingi, Estatu Batuetako Holokaustoaren Museoko artxibo-zuzendariari. Argazkietan, gizateriaren historiako kontzentrazio-esparrurik zitalena, Auschwitz, kudeatzen zuten ofizialak ageri dira. Rebecca irudi horietan murgiltzen doan heinean, historia harrigarri bat azaleratzen da: nola bizi dugu egunerokotasuna deuseztatze-esparru baten aldamenean? Laster, irudiak munduan barna agertzen hasiko dira, egunkarietako lehen orrialdetan.
Alemanian, enpresari batek argazkiak ikusiko ditu Internet bidez, eta horietako batean aitona ezagutuko du. Horren ondorioz, aurkikundeen eguna izango du, eta nazien beste ondorengo batzuk ezagutuko ditu eta bere familiaren iraganari aurre egin beharko dio.
Here there are blueberries (Kaufmanen eta Gronichen obraren jatorrizko izenburua) antzerki-lanak argazki horien historia kontatzen du, baita holokaustoari zein gure gizatasunari buruz erakusten dutena ere.
Testua 2024ko Pulitzer sarietako finalista izan zen, antzerkigintzaren atalean, eta Peris-Mencheta zuzendariak erabat bermatzen ditu holokaustoari buruzko antzezlan dokumental honen sinesgarritasuna eta emozioa.
Taldea
Zuzendaritza: Sergio Peris-Mencheta
Antzezleak: Clara Alvarado, Víctor Clavijo, Eric de Loizaga, Nacho López, Irene Maquieira, Natxo Nuñez, María Pascual, Paloma Porcel
Eszenografiaren diseinua: Alessio Meloni (AAPEE)
Argiztapenaren diseinua: Pedro Yagüe
Jantzien diseinua: Elda Noriega (AAPEE)
Soinuaren diseinua: Benigno Moreno
Ikus-entzunezkoen diseinua: Emilio Valenzuela
Musika-konposizioa: Joan Miquel Pérez
Produkzioa: Barco Pirata Producciones, Producciones Teatrales Contemporáneas
Saioak
Prezioa
14-26€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: