Concierto – Espacio Foyer

BITARTEAN HELDU ESKUTIK – 25 URTE

Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin.
Poesia eta musika

Kirmen Uribek bere poema-liburu ospetsuaren 25. urteurrena ospatuko du Arriaga Antzokian.

2026ko abenduaren 02a

Orain 25 urte, euskal poesia garaikidearen libururik esanguratsuenetakoa argitaratu zen Durangoko Azokan: Bitartean heldu eskutik (Susa). Jon Kortazar kritikariak «iraultza lasai» bat zela esanez laudatu zuen: poesia argi eta urbanoa, pertsona zehatzen (migratzaile, emakume langile, adikziodun, trans, arrantzale eta abarren) historiak kontatzen dituena, eta gaztelaniara, frantsesera, ingelesera eta errusierara itzuli zena berehala. Poemetako bat, «Maiatza/May», The New Yorker aldizkariaren mendeurreneko antologian agertu da duela gutxi.

Liburua sortu zen garaian, Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek sarritan partekatzen zituzten ideiak, abestiak eta proiektuak. Hogeita bost urte geroago, ospakizun honek berriro elkartu ditu bi-biak, poesia- eta musika-ikuskizun intimo eta berezi batean, XXI. mendearen hasiera hartako indar sortzailea berreskuratuta.

Saioak

02/12/2026 19:30 h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).


TOP