Antzerkia - Agertoki irekia

BILLIE

Un homenaje a la gran BILLIE HOLIDAY

Interpretea, pertsona, giza eskubideen aitzindaria… Jazzaren diva handia baino askoz ere gehiago.

2025ko urriaren 22a
Sarrerak erosi

Piano bat, abeslari bat eta mikrofono zahar bat. Kea eta oin-argiak, Harlemeko kabaret zaharren antzera. Antzeztutako kontzertua baino gehiago, BILLIE Jazzaren diva handienetako bati egindako omenaldia da: Billie Holiday. Omenaldia interprete modura, pertsona modura eta giza eskubideen aitzindari modura izan zenari. Abestien artean, aktoreak Billie Holidayren bizitza legendazko eta tamalgarriaren zenbait pasarte kontatzen dizkigu, eta honako galdera hau luzatzen digu: Nola biziraun gizarte klasista, matxista eta arrazista batean… gaur egun edo duela 100 urte?


Taldea


Zuzendaritza: Bea Insa.
Sorkuntza eta dramaturgia: Bea Insa, Ángel Mirou.
Aktoresa eta abeslaria: Bea Insa.
Piano-jotzailea: Rafa Aceves.
Kontrabaxu-jotzailea: Marcelo Escrich.
Soinu eta ikus-entzunezko espazioa: Ángel Mirou.
Argiztapen-diseinua: Patxi Pascual, Bea Insa.
Argazkia: Gorka Etxeandia, Jon Larrinaga.
Bideoa: Gorka Etxeandia.
Jantzien diseinua: Isaura Mirou.
Produkzioa: La Pacheca Collective.

Saioak

22/10/2025 19:30 h.

Prezioa

18€ /con descuentos

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP