Kontzertuak

BILBOtik VALENCIAra

Masa Coral del Ensanche - Los Chimberos - Patricia Sésar (sopranoa) - Georgina Barrios (pianoa)

Guk, Bizkaiko herriak, elkartasuna adierazi nahi diogu Valentziako herriari, oso kontzertu berezi baten bidez!

2025ko urtarrilaren 12a

Bizkaia, 1983ko abuztua. Zoritxarreko uholde haien ostean, penintsulako leku guztietatik etorritako boluntarioek elkartasunez bete zituzten gure bazterrak. Oraingoan, zorigaitza Valentziako Erkidegoarekin grinatu da, eta eragindako kaltea are dramatikoagoa izan da hemen duela lau hamarkada jasan genuena baino.

Hori dela eta, hau erabaki dute MASA CORAL DEL ENSANCHE abesbatzak eta «Bilbainismo centenario en el Arriaga» galako gainerako parte-hartzaileek, zorigaitz horren aurrean zer egin hausnartu ondoren: maiatzaren 5ean kritikaren eta publikoaren aldetik izugarrizko arrakasta izan zuen kontzertu hura berriro egitea, baina, oraingoan, «BILBOtik VALENTZIAra» izenburuarekin eta elkartasun-helburuekin, DANAk Valentziako Erkidegoan utzitako kaltedunen alde. Masa Coral del Ensanche abesbatzak, Los Chimberos taldeak eta Patricia Sésar sopranoak, Georgina Barriosek pianoz lagunduta eta Ana Begoña Hernández Soengasek zuzenduta, Bilboko obra eta abesti tipikoak interpretatuko dituzte, baita musika lirikoko beste abesti ezagun batzuk ere. Bilboko Udal Bandak ezin izango du oraingoan parte hartu, beste konpromiso batzuk itxita baitauzka.

Kontzertuan biltzen den diru guztiaren onuradunak DANAren erdigunean egoitza zuten bi musika-erakunde izango dira: Banda Primitiva de Paiporta eta Unió Musical de Paiporta, hain zuen. Izan ere, erakunde horien lokalak erabat suntsituta geratu ziren, eta musika-tresna zein -artxibo ia guztiak galdu ziren uholdearen ondorioz.

Kontzertu solidario honetara joan ezin diren baina helburu horretarako ekarpena egin nahi dutenentzat, Bizum bidez dohaintzak egiteko linea bat ireki da. Bitarteko horren bidez ekarpena egiteko, prozedura honi jarraitu behar dio diru-emaileak: bere online bankan sartu, transferentzien atalean Bizumera joan eta GKEari dohaintza egitea aukeratu. GKEaren kodea 11064 da —kanpaina honi esleitu zaion zenbakia—. Bidaltzeko aukera klikatu ondoren, BILBOtik VALENTZIAra agertu behar da onuradun gisa. Azkenik, eragiketa onartu eta eginda egongo da.


Taldea


Abesbatza: Masa Choral del Ensanche.
Musikariak: Los Chimberos, Patricia Sésar (sopranoa) eta Georgina Barrios (pianoa).
Musika Zuzendaritza: Ana Begoña Hernández Soengas.
Bakarlariak:
Sopranoa: Patricia Sésar.
Tenorea: Alberto Núñez.
Baritonoa: Koldo Villar.

Saioak

12/01/2025 19:00 h.

Prezioa

15€ /con descuentos

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
TOP