Emanaldiaren egitarau zehatza aurrerago zehaztuko da.
OAL Bilbao Musikan txertatuta dagoen Bilboko Udal Musika Banda zuzendari ugarirekin —García Asensio, Marosi, Miles, Rotondi, Dzhalalov, Cober, Bostock, Cesarini…— eta solista entzutetsuekin —Iturralde, Bobenrieth, Eguillor, Ramada, Guinovart, Vicedo…— aritu da bere ehun urtetik gorako ibilbidean, baita, besteak beste, Euskadi Brass eta Donostiako Orfeoia taldeekin ere.
Askotariko 20 disko ditu bere diskografian; tartean, Aires de Euskal Herria, Tell me a Brass Story, Bidaiak eta Haizea, José R. Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean grabatuak. Estatu osoan eskaini ditu kontzertuak, eta nabarmentzekoak dira, besteak beste, Palau de la Musican (Valentzian), Kursaalen (Donostian), L’Auditorin (Bartzelonan), Teatros del Canalen (Madrilen), Espainiar musikaren Leongo 30. jaialdian eta Soriako udazken musikalaren XXXI. edizioan (Gaztela eta Leongo nazioarteko musika-jaialdian) eskainitakoak. Ezin dira esan gabe utzi, halaber, Bilboko Fair Saturday jaialdiko inaugurazio-kontzertuak eta Arriaga Antzokian eskainitako emanaldi ugariak.
EGITARAUA
1. ZATIA
Giacomo PUCCINI (1858-1924) / Arr. K. Morinta CHRISTMAS SCENE. From the Opera “La Boheme”
Giacomo PUCCINI (1858-1924) / Arr. E. Suzuki GIANNI SCHICCHI. Selections from the Opera
Giacomo PUCCINI (1858-1924) / Arr. Y. TURANDOT. A selection from the Opera
2. ZATIA
Robert W. SMITH (1958-) SYMPHONY Nº 2 “The Odyssey”
- The Iliad (La Ilíada)
- The Winds of Poseidon (Los vientos de Poseidon)
- The Isle of Calypso (La isla de Calipso)
- Ithaca (Ítaca)
Taldea
Zuzendari gonbidatua: Martín Jorge.
Saioak
Prezioa
5€
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: