BERETERRETX
Ikuskizun eder honek Andoze bailarako krimen batean murgilduko gaitu, kopla eta dantza artean.
Urtarrilako 18-an, Arriaga antzokian arratsaldeko 19-tan, ‘Lilia’ elkarteak antzeztüko dü «Bereterretx» ikuskizüna, Pier Paul Berzaitzen sorkuntza bat. XV-gerren mendeko kantore xaharreti abiatürik, dantza eta kantüaren bidez, trajeria bizi araziko düe bi dantzari taldeek (OINKARI, Gipuzkoa eta Berritz’Hats, Xüberoa) eta hamar bat kantariek haietan: Jean-Michel Bedaxagar, Michel Arotce eta Magali Zubillaga. Philippe de Ezcurrak osatü eta harmonisatürik diralarik müsika. Espantagarria, nola ahoz aho, kanta horrek zeharkatü dütüan menteak. Alabaina, beharko da egürüki 1870 eta, JDJ. Sallaberry-ren: «Chants populaires du Pays basque», hamabost kopla horiek idatzirik izan ditian eta partitüra bat haieki. Ze indarra bertsu horietan! Egiazki, «Bereterretxen kantorea», kanta bat beno zerbait handiago da, hobeki erraiteko olerki lüze bat, historio oso bat. Bertsulari ez ezagün baten obra, kontatzen deikü nola Lérin Jaun konteak, ordündo Mauleko gaztelü zainak, eho züan Bereterretx Larraintar gaztea Ezpeldoi etxearen hargian. Zertako? Nehork ez daki xüxen erraiteko:politika, jeloskeria… .
Dena den, segür Züberoko popülüa izigarritan honkirik izan zela krima latz hortaz. Lerroz lerro, bertsuz bertsu, trajeria bizitzen dügü emozione handireki. Ohidürak begiratü badü Herrian kanta hau, hanitx galdü direlarik balinba denbora zehar, erran nahi dü zerbait sarkor eta itzel iragan zela Basabürüan garai hartan eta bistan dena, testüa zoragarria dela. Jadanik, bi pastoral jokatürik izan dira süjet honeki. Berriz pizten dügü tema emankizün berri hontan, trajikoa izanik ere ünibertsala delakoz eta hain hümanoa.
Ikuskizuna euskaraz.
Taldea
Orkestra: Belatza Taldea.
Dantzariak: Berritz’ Hats (Zuberoa), Oinkari (Gipuzkoa).
Ahotsak: Magali Zubillaga, Mathilde Baqué, Audrey Carrique, Jean Michel Bedaxagar, Michel Arotce, Lorea Errecarret, Marcel Errecarret, Pier Paul Berzaitz.
Saioak
Prezioa
14-26€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, dantza/antzerki profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: