Udako programazioa

Ben-Hur

Pertsonaia mitikoari begirada orijinala umorearen ikuspegitik

2018ko Irailaren 26tik 30ra

Erromako antzoki batean, I. mendeko konpainia batek iragarri du “Ben-Hur-en gaineko benetako historia, inoiz kontatu gabea” antzeztuko duela. Lewis Wallace-ren nobelaren edukia zehatz jarraituta, obrak imajinario kolektiboaren ohiko leku guztietatik barrena bidaiatuko du: Ekialdeko Magoak izar bati jarraituz Belengo Atarira, teila Erromako prefektua zauritzen, Kristoren agerpena, ontzi bataila gogoangarria, koadrigen lasterketa,… eta Judá Ben-Hur-en eta Messala bihotzeko lagunaren arteko norgehiagoka amorratua; heriotzara arte lehiatuko dira. Edo beharbada ez!

 Yllanak asmatua eta Nancho Novok idatzia, Ben-Hur pertsonaia mitikoari egindako begirada orijinala da, umore beltz findua duena, erritmo bizkorrarekin eta haiek “teatromascope” bezala definitu duten argitasun bisualarekin. Proposamen honek etengabeko jolasa sortzen du hizkuntza zinematografikoaren eta antzerkikoaren artean. 3D formatuko benetako ikuskizuna, betaurrekoak erabiltzea eskatzen ez duena.


Taldea


Ben-Hur

Lewis Wallace-rena

Bertsioa: Nancho Novo

Zuzendaritza artistikoa: David Ottone eta Juan Ramos Toro – YLLANA

Honako hauekin: Eva Isanta, Agustín Jiménez, Elena Lombao, Víctor Massan, Richard Collins-Moore eta Fael García

Eszenografia: Carlos Brayda 

Jantziak: Gabrila Salaverri

Argiztapena: Juanjo Llorens

Ikus-entzunezko diseinua: Javier del Prado

Produkzioa: Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdia, Focus eta Yllana

Saioak

Irailak 26, 27 eta 28. 19:30

Irailak 29. 18:00 eta 21:00 

Irailak 30. 19:00 

Prezioa

8,50 - 25 euro /beherapenak

Arriagako Lagunak: %25
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %20
Antzerkiko profesionalak: %20
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Iraupena

2 ordu

TOP