Literatura eta Musika Euskaraz – Espacio Foyer

BEIRA

Letra eta melodia oso landuak, begiak itxita entzun eta gozatzekoak.

2023ko otsailaren 20a

Musika atsegina eta letra landuak dakartza Beira taldeak Arriaga Antzokira. Maitasuna, aberria, gizartean tabu diren gaiak… denetarik jorratzen dute Beiraren letrek. Eserita eta begiak itxita entzuteko kantuak dira, bertso bidezko konposizioa eta rock-kutsuko egiturak elkarrekin lotzen dituztenak. Bilbori buruzko bertso batzuk ere abestekoa da taldea ekitaldi horretan.

2006an argitaratu zuen Beirak bere lehen lan soltea, eta, harrezkero, kantak sortuz joan dira. Hasieran, sortze-joko hutsa zen, baina kontzertuetarako betekizunak zirela eta, proiektuari nolabaiteko egitura eman behar izan zioten. Eta hiru disko argitaratu dituzte harrezkero: Ezer ez denean dena, Margotu berria eta Braillean. Hasieran, bertso musikatuak abesten zituen taldeak, baina jardun ahala konplexuago bihurtu da lana, eta pisu askoz handiagoa du orain musikak.


Taldea


Musika eta gitarrak: Igor Arruabarrena.
Letrak eta ahotsa: Jon Martin.
Ahotsa: Irati Odriozola.
Baxua: Urtzi Olaziregi.
Bateria: Mikel Arruabarrena.
Gitarra: Gari Amondarain.

Saioak

20 - 19:30h.

Prezioa

15€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP