Zinema – Kontzertua

BEETHOVEN FILM CONCERT

Zinema eta musika sinfonikoa alemaniar konpositore handiaren omenez.

2027ko ekainaren 18a
Sarreren salmenta ekainaren 29etik goizeko 11:30etan.

Ludwig van Beethovenen heriotzaren 200. urteurrena dela eta, haren bizitzari buruzko film hau berreskuratu da —1927an estreinatu zen—, bigarren mendeurrena izango den honetan. Fritz Kortner aktore handiak rol nagusia jokatuz, film mutu honek Ludwig van Beethovenen bizitzako etaparik garrantzitsuenak zeharkatzen ditu eta sortu zituen obra handiekin —2. sinfonia, Eroica, 5. eta 9. sinfoniak, Fidelio eta Missa Solemnis— lotzen du haren bizitza. Jatorrizko lekuetan filmatu zen, Schönbrunn jauregian, esaterako.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak interpretatuko du, Nacho de Paz zuzendari duela, Malte Giesen konpositore alemaniarrak Beethovenen musikan inspiratuta 2020an filmerako konposatu zuen orkestra-partitura.
Ikus-entzuleek pantaila erraldoian ikusiko dute filma eta, aldi berean, orkestra zuzenean jotzen. Arriaga Antzokiak antzeko esperientziak eskaini ditu azken urteetan, besteak beste, Vertigo, Nosferatu eta Los nibelungos filmekin.


Taldea


Zuzendaria: Hans Otto Löwenstein.
Gidoia: Emil Kolberg.
Antzezleak: Fritz Kortner (Beethoven), Lillian Gray (Giulietta Guicciardi), Ernst Baumeister (Joseph Haydn), Wilhelm Schmieder (Fürst Lichnowsky), Dely Drexler (Therese v. Brunswick).
Filma zaharberritzea: Filmarchiv Austria.
Konpositorea: Malte Giesen.
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa.
Zuzendaria: Nacho de Paz.
Laguntzaileak: Teatro Arriaga eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa.

Saioak

18/06/2027 19:30 h.

Prezioa

15-28€ /beherapenak

Arriagaren lagunek eta BOSen abonatuak:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

TOP